Idoia ERASO | 0 iruzkin
"Euskara eta euskal kultura indarberritzeko egin duen etengabeko esfortzu eta lanagatik" saria eman diote Davanti. ©Aurore Lucas
Idoia ERASO | 0 iruzkin
ETAren armagabetze ekimena presente izan zen mobilizazioan. ©Aurore LUCAS

Apirilaren 8an armagabetze eguna iragan baino lehen bi mila pertsona euskal presoen eskubideen defentsa bildu dira martxoaren 25ean Baionan. Larriki eri diren presoen eta kondena luzeak dituztenen aldeko aldarria egin dute. Bide batez, muturreko egoeran diren presoak askatzea aldarrikatu diote Estatu frantsesari.

Kazeta
François Fillon Euskal Herrian zegoen martxoaren 24 eta 25ean. ©Bob EDME

IRUDITAN- Lehendakaritzako hauteskunde kanpainaren karietara, François Fillon Euskal Herrian egon da martxoaren 24 eta 25ean. Angelun turismoaz hitz egin ondoren, Biarritzen mitin bat antolatu du. Biharamunean, Kanbora joan da eta bertan herritarren mobilizazioarekin topo egin du.

Aimar Etxeberria Korta | GAUR8 | 0 iruzkin

Bere borondatearen aurka utzi beharko du Eskoziak Europar Batasuna, gehiengo britainiarrak hala erabakita. Baina zergatik nahiko lukete bada eskoziarrek Batasunean jarraitu? Eta zer bide jorratu behar dute horretarako? Europako gaietan aditua den Myrto Tsakatika Glasgowko Unibertsitateko irakasleak jarri dio argia eztabaidari.

Kazeta
Elizbarrutiari lotua dagoen SOS Tout-petirs elkarteak “bizitzaren defentsan” elkarretaratze bat antolatu zuen martxoaren 25ean. ©Aurore Lucas

Elizbarrutiari lotua dagoen SOS Tout-petits elkarteak "bizitzaren defentsan" elkarretaratze bat antolatu du martxoaren 25ean. Ekimenaren kontrako manifestazioa prestatu du kolektibo feminista batek.

Kazeta
Daniel Olzomendi Izura-Azmeko Herriko Etxeko auzapeza. © Kazeta

Izura-Azmeko Herriko Etxeko hamaika kontseilariek Euskal Herriko bake artisauak bilakatzea bozkatu dute aho batez. Bozkaturiko mozioaren bidez, apirilaren 8an iraganen den desarme egunean parte hartzeko deia luzatu dute.

Kazeta 0 iruzkin
Urtero, ikasleek Baxoa euskaraz pasatzeko eskubidea aldarrikatzen dute.

Hainbat azterketa eskualdeko hizkuntzetan pasatzeko eskubidea aldarrikatu du Eskolim elkarteak. Najat Vallaud-Belkacem Estatu frantseseko Hezkuntza ministroari helarazi dio eskakizuna, hain zuzen.

Maite UBIRIA 0 iruzkin
Maite Ubiria iruditan.

IRITZIA- Abenduaz geroztik desarmearekiko engaiamendua azkarki emendatu dela dio Ubiriak. Halaber, bakearen artisauek egin duten iragarpenak zer irudikatuko duenaz hausnartu du kazetariak. "Heldu den apirilaren 9tik aurrera ezer ez da berdin izanen".

Arantxa MANTEROLA 0 iruzkin
Kutxabank banku bat iruditan. (Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)

Kaleratze bat ekiditeko, Kutxabankek Baionan duen egoitza okupatu dute martxoaren 22an.

Kazeta 0 iruzkin

Euskal zinemagileek martxoaren 22an abiatzen den Nanteseko jaialdian parte hartuko dute. Euskal egileenak edo Euskal Herrian egin diren ekoizpenak ikusten ahalko dira.

Iurre BIDEGAIN 0 iruzkin

Kriztian Herbolzheimer Conciliation Resources erakundeko kideak Bake Bideak antolatu zuen "Armagabetzea bake prozesuaren zerbitzura" foroan parte hartu zuen. Kolonbiako adibidea azaltzeaz gain, bake prozesu bati buruzko hainbat ikuspegi agerian utzi zituen. Ekimenean aipaturiko adierazpenak azaldu ditu Herbolzheimerrek.

Kazeta
Bisitaren egunean animazioak proposatuko ditu Baionako Zizpa Gaztetxeak.

Marion Maréchal Le Penek Napoleon salan antolatu behar zuen bere bilkura publikoa apirilaren 11n. Azkenean, aretoaren kudeatzaileak erabilpena errefuxatu dio. Bitartean, Ipar Euskal Herriko hogeita lau elkarte, kolektibo eta sindikatuk bisitaren karietara elkarretaratze bat antolatu dute.

 

  

Karrusela
Cookies icon

Cookien erabilpena. kazeta.eus-k bere cookiak eta hirugarren batzuenak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko, azterketa analitikoak egiteko eta intereseko edukiak eta publizitatea eskaintzeko. Nabigatzen segituz gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu.