Kazeta|28/04/2017 14:45|0 comentarios |
Gomezek pairatutakoa ezin dela 'errepikatu' dio Etxeratek

Etxerat elkarteak eta Sortuk baikortzat jo dute Oier Gomezen askatasuna. Hala ere, euskal presoari gertatutakoa ezin dela errepikatzen utzi nabarmendu dute. Larriki gaixorik dauden beste euskal presoen egoera konpontzeko deia luzatu dute.

Kazeta|28/04/2017 12:15
Maiatzaren 1a: 'kapitalismoa eta faxismoaren' kontrako deia

"Faxismoa eta diruaren erreinuaren kontra" jotzeko, Bizik manifestazio bat antolatu du maiatzaren 1erako Baionan. Lehendakaritzako hauteskundeen bigarren itzulira pasa diren Marine Le Pen eta Emmanuel Macronen politikak salatuko ditu protestan. Gisa berean, Les Bascos elkarteak Fronte Nazioanala "oztopatzeko" deia luzatu du.

 

Kazeta|28/04/2017 08:25
'Akats larririk' ez Jon Anzaren kasuan

Estatu frantsesak Jon Anzaren kasuan izan zuen erantzukizuna dela eta, familiak aurkeztutako helegitearen berri eman du Parisko Dei Auzitegiak apirilaren 25ean. Hain zuzen, justiziak berriz dio ez zela "akats larririk" izan ikerketan. Hori dela eta, familiaren errekurtsoa ezeztatu du.

Kazeta|27/04/2017 10:15
Mintzaldia eta etxe ekoizleen merkatua EHLGren eskutik

Datozen egunetako bi ekimen antolatu ditu Euskal Herriko Laborantza Ganbarak. Alde batetik, Euskal Herria Zuzenean festibalarekin batera Notre Dames des Landes guneari buruzko mintzaldi bat proposatuko du apirilaren 28an. Bestalde, Etxe ekoizleen merkatua prestatu du Biarritzen maiatzaren 1ean.

Iurre BIDEGAIN|27/04/2017 08:00
'Orain garrantzitsuena dator: minbiziaren kontrako borroka'

Zigorraren suspentsioa onartu eta, hiru euroaginduak eten dizkiote Oier Gomezi. Larriki gaixorik dagoen gasteiztarra libre uztea erabaki du epaileak. Bere aita den Carlos Gomezek albistea nola jaso duen azaltzeaz gain, euskal presoa nola sentitzen den aipatu du.

Iurre BIDEGAIN|26/04/2017 17:20
Oier Gomezen kontrako hiru euroaginduak eten dituzte

Estatu espainiarrak eta Portugalek Oier Gomez epaitzeko egindako hiru euroaginduak eten ditu justizia frantsesak apirilaren 26ean. Libre utzi ondoren, datozen egunetan Baionara ekartzeko prozedura abiatuko dutela azaldu du bere abokatuak. 

Kazeta|26/04/2017 16:15
Panpi Portugal kantaria zendu da

Euskal kantaria zendu da 59 urte zituela. Panpi Portugal Ipar Euskal Herriko kantagintzan ezaguna zen. Ehorzketak apirilaren 29an iraganen dira 10.30etan Bankako elizan.

Kazeta|26/04/2017 14:48
Oier Gomezen alde mobilizaturik Baionan

Epaileek Oier Gomezen kontrako hiru euroaginduak aztertuko dituzten egunean, mobilizazio eguna antolatu du Bagoazek. Eguardiaz geroztik, elkarretaratze iraunkorra burutzen ari da Lesseps kaian. Gasteiztarra eta larriki gaixorik dauden beste euskal presoen askatasuna aldarrikatu du.

Kazeta|26/04/2017 10:17|0 comentarios
Armagabetzean gizarte zibilak izan duen papera goraipatu du Manikkalingamek

Ram Manikkalingam Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko koordinatzaileak "El Pais" egunkarian armagabetzearen alderik "positiboena" "euskal erakundeak eta gizarte zibilak aterabide bat atzemateko" izan duten jarrera dela dio.

Iurre BIDEGAIN|26/04/2017 08:05
Herria eraikitzen segituko duen Nafarroaren Eguna

"Kartsuki, alaiki, herria eraiki!" lelopean Nafarroaren Eguna iraganen da apirilaren 30ean Baigorrin. Aurten plaza nagusian iraganen den egitarauak indar berezia emanen dio aniztasunari. Gainera, aurtengo ekimenak arreta berezia jarriko du eraso sexisten kontrako jarreretan.

Página 1/ 239
HAUTAGAI NAGUSIEN EMAITZAK
IPAR EUSKAL HERRIAN
 
  Hautagaiak Botoak  %
Emmanuel Macron 45.012  %25,06
 
François Fillon 38.753  %21,58
 
Jean-Luc Melenchon 34.468  %19,19
 
Marine Le Pen 21.738  %12,10
 
Jean Lassalle 13.815  %7,69