Dominika DAGUERRE|15/11/2017 13:32|0 comentarios
Katalunia: iragana eta oraina

ANALISIA- Eskubide demokratikoa gauzatzeko Kataluniak egindako ibilbidea berrikusi du Dominika Aguerrek. Data esanguratsuenak gogora ekarri eta horiei buruzko azalpenak eskaini ditu.

Kazeta|10/11/2017 16:32|0 comentarios
Katalunia: Carme Forcadell Legebiltzarreko lehendakaria aske

Carme Forcadell Kataluniako Legebiltzarreko lehendakaria aske gelditu da 150.000 euroko bermea ordaindu eta. Azaroaren 11rako manifestazioa antolatu dute Bartzelonan preso politikoen askatasuna aldarrikatzeko.

Kazeta|08/11/2017 11:17|0 comentarios
Greba orokorra Katalunian

Greba orokorra burutzen ari dira azaroaren 8an Katalunian. Generalitateko zortzi kideren zein Jordi Cuixart eta Jordi Sànchezen atxiloketak deitoratu dituzte mobilizazioen bidez. Goizean goizetik, hainbat errepide eta trenbide moztu dituzte grebalariek.

Kazeta|06/11/2017 12:10
Puigdemont aske hauteskundeetan parte hartu ahal izateko

Carles Puigdemontek eta berarekin batera Belgikan dauden lau kontseilariek epailearen aitzinean deklaratu dute azaroaren 5ean. Barda bostak aske uztea erabaki du justiziak. Hori dela eta, abenduaren 21ean iraganen diren hauteskundeetan parte hartzen ahalko du lehendakariak.

Ainara Lertxundi|GAUR8
Kolonbia

Habanako bake prozesuaren baitan, Gobernuak eta FARCek genero azpibatzordea osatu zuten, agendaren atalak genero ikuspegi batetik aztertzeko. Emakumeek izandako parte hartzea, negoziatzaileekin izan zituzten harremanak eta jaso zuten aitortza aztertu dute Humanas taldeak eta CIASE ikerketa korporazioak.

Maider Iantzi Goienetxe|GAUR8
«Saharar herriak Nazio Batuen misioan sinesteari utzi dio. Desengainua sentitzen dugu»

Marokok egindako giza eskubideen urraketa larriak salatzeko Saharako elkarteko kide gisa etorri da gurera Leili, Lakuaren babes programa baten barnean.

Kazeta|02/11/2017 16:20
Puigdemonten aurkako euroagindu bat eta zortzi kontseilari espetxeratuak

Carles Puigdemonten aurkako euroagindu bat eman du Espainiako auzitegi nazionaleko epaileak. Santi Vila salbu, goizean deklaratu duten kontseilari guziak espetxeratzeko agindua eman du ere bai.

 

Kazeta|31/10/2017 16:10|0 comentarios
Puigdemont: "Hauteskundeetako emaitzak errespetatuko ditugu, Gobernu espainiarrak ere bai?"

155. artikulua aplikatuta, abenduaren 21erako Katalunian antolatu dituzten hauteskundeetako emaitzak errespetatuko dituztela erran du Carles Puigdemontek. Generalitateko presidenteak argi utzi du ez direla Belgiraka joan asilo politikoa eskatzera. Epaiketa "justu" baterako bermerik ez dagoen bitartean, bertan geldituko direla iragarri du.

Kazeta|30/10/2017 15:10|0 comentarios
Kataluniako Legebiltzarra deseginda, salaketak aurkeztu ditu Estatuko prokuradoreak

Legebiltzarra desegitea erabaki du Carme Forcadell Parlamentuko lehendakariak. "Matxinada, sedizioa eta diruaren erabilera  okerra" egotzi die Estatuko prokuradoreak eta salaketak aurkeztu dituela iragarri du urriaren 30ean. Carles Puigdemont Bruselan dagoela argitaratu dute hainbat komunikabidek.

Iurre BIDEGAIN|27/10/2017 15:32|0 comentarios
Independentzia deklaratu du Kataluniako Legebiltzarrak

Kataluniako Legebiltzarreko diputatuek alderdien proposamenak bozkatu dituzte urriaren 27an.  Junts Pel si eta CUPek proposatuta, independentzia deklaratzearen alde jo du diputatuen gehiengoak. 70 diputatuk alde jo dute, 10 kontra et bi boza zuri egon dira. Kataluniako Errepublika eratu du Parlamentuak.

Página 1/ 20
ARGAZKI GALERIA
Bob EDME


Heldu diren asteetan 20 kartzela zeharkatuko dituen espetxe bira abiatu da azaroaren 16an. Baionatik Mont de Marsanera joan da euskal ordezkaritza. Lehen geldialdian bake prozesuan Estatuen engaiamendua aldarrikatu du Mixel Berhocoirigoin bakegileak.

ALBISTEA IRUDITAN
Juan Carlos Aresti, irabazlea


"Ibai izena duen eskualdea" mugaz gaindiko margo lehiaketaren sariak banatu dituzte azaroaren 15ean. Hendaia, Irun, Hondarribiko Herriko Etxeek, zein Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko Partzuergoak antolatzen duen ekimenaren lehen saria irabazi du Juan Carlos Aresti artistak. Otsailaren 16ra arte idekita egonen da erakusketa Bidasoako Interpretazio Zentroan.