Gotzon ARANBURU|DONOSTIA|14/04/2017 09:20
Triatloia gazteentzat

Triatloia eta umeak. Bi hitz itxura batean kontrajarriak, ez baititugu imajinatzen adin txikikoak kirol hirukoitz gogor hori praktikatzen. Baina pixka bat sakonduz gero, ikusten da triatloiaren klixea –Iron Man, alegia– ez datorrela bat errealitatearekin, eta umeentzako gozamen hutsa izan litekeela korrika egitea, igeri egitea eta bizikletan ibiltzea, beti ere poliki poliki hasiz gero eta irakaske egokiak bidelagun izanda. Nik Tri proiektua bertatik bertara ezagutu du NAIZek Donostian, eta ziurta dezakegu algara batean eman dutela goiza neska mutiko triatloilari hauek.

Jon Ormazabal|GAUR8
Erreferenteak sortu nahi ditu Emakume Master Cupek

Egokitutako material eza, garapen fisiko desberdina, arerio falta eta mutilekin lehiatu ezina. Batugai horiekin, eskuz aritu diren neska gazte gehienen ekuazioak beti izan du emaitza bera: 14 urte ingururekin, joko molde hau utzi eta beste kirol batera –normalean palara– aldatu beharra. Horri buelta eman asmoz sortu da Emakume Master Cup.

Ane Urkiri Ansola|GAUR8
Elkarlana abiapuntu, ilusioa birkoloreztatzeko

Euskal Selekzioaren azken neurketan 15.000 ikusle batu ziren San Mamesen. Tunez zuen arerio, Gabon giroko urteroko neurketan. Emaitzak baino aldarrikapenak jartzen du hizpidea futbol partida horretan, selekzio propioa izatearen nahiak. Azken partidan, baina, hutsik zeuden aulkiek eman zuten zeresan handiena.

Jorge Lopez / VisualNatura|7K
Euskal Herria bizikletan

Euskal Herriko orografia osatzen duten paisaia mota ugariei esker, gozatzeko askotariko aukera daukagu: itsaslabar bertikalak, haran sakon eta freskoak, baso trinkoak, tontor harkaiztsu bertikalak, mendi berdeak, lautada atseginak, kondairetako basamortuak... Natur ondare bikain honek bertaratzera gonbidatzen gaitu eta gozatzeko hamaika modu dauden arren, mendi bizikleta hautatu dugu oraingoan.

Kazeta|09/02/2017 16:40|0 comentarios
Ipar Euskal Herriko emakumeak esku-huskan Zumarragan

Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketa iragaiten ari da Zumarragan. Ipar Euskal Herriko Maritxu Housset eta Argia Olçomendy han izanen dira otsailaren 12an.

Jon GARMENDIA|GAUR8|0 comentarios
«Baloia jokoan jarri bezain laster hemen ez dago genero desberdintasunik, jokoa baino ez dago, lehiakortasuna»

Urnietarra da. Lanbidez, obretako zaindari. Pasioz, futboleko entrenatzaile. 2015az geroztik emakumezkoen euskal futbol selekzioko entrenatzailea da Juanjo Agirre, poz handiz eta tamaina bereko arduraz janzten duen kargua.

Kazeta|13/01/2017 11:08
Sexu erasoak saihesteko dokumentu bat izenpetu dute AS Bayonne eta Durango errugbi taldeak

Duela lau hilabete hiriko taldearen kontra jokatutako partida baten ostean AS Bayonneko jokalariek sexu erasoak egin zizkietela salatu zuten Duragontar emakume batzuek. Horien saihesteko dokumentu bat zabaldu dute atzo bi taldeek.

Kazeta|10/01/2017 16:35|0 comentarios
Euskal Trails: izena emateko lasterka

Euskal Trails aurtengo lasterketetan parte hartzeko izen emateak ideki edo idekitzen ari dira. Azken urtetakoen arrakastari begiratuz, izena lehenbailehen ematea komeni da.

Ane Urkiri Ansola|GAUR8
«Txapelketak aurrera eramateko nire modua nahiko suntsitzailea izaten da»
Kazeta|29/12/2016 12:45|0 comentarios
Euskal Selekzioak Tunisiaren kontra jokatuko du abenduaren 30ean

Euskal Selekzioa aurten Tunisiaren kontra arituko da ohikoa den futbol partidan. Lagun arteko ekimena abenduaren 30ean iraganen da Bilboko San Mamesen.

Página 1/ 9
HAUTAGAI NAGUSIEN EMAITZAK
IPAR EUSKAL HERRIAN
 
  Hautagaiak Botoak  %
Emmanuel Macron 45.012  %25,06
 
François Fillon 38.753  %21,58
 
Jean-Luc Melenchon 34.468  %19,19
 
Marine Le Pen 21.738  %12,10
 
Jean Lassalle 13.815  %7,69