Kazeta|22/03/2017 12:05|0 comentarios |
Euskal zinemagintza presente Nanteseko festibalean

Euskal zinemagileek martxoaren 22an abiatzen den Nanteseko jaialdian parte hartuko dute. Euskal egileenak edo Euskal Herrian egin diren ekoizpenak ikusten ahalko dira.

Idoia ERASO|22/03/2017 08:10|0 comentarios
'Dantzagurea' ikusgarriaren emanaldia Bi Harriz Lau Xori festibalean

Martxoaren 22an abiatzen den Biarriz Lau Xori festibalak "Dantzagurea" kontzertu dantzatuaren aurkezpena errezibituko du. Idurre Azkue eta Joseba Irazokiren emanaldiak dantzatzeko gogoak bultzatuta sorturiko proposamen ezohikoa da.

Haritz Larrañaga|7K
«Urtopia»: Bidaia kontzientziaren ozeanoan

Itsasotik maitatzen ikasi eta irakatsi nahi du Pablo Azkuek (Zarautz, 1973), baina ez zentzu metaforikoan bakarrik, benetan itsasoratzea proposatzen du, lurrera beste perspektiba batetik begiratu, eta bihotzetik eragiteko: «Itsasotik begiratzeak on egiten baitio norberari, bai eta munduari ere».

Kazeta|17/03/2017 13:50|0 comentarios
Piarres Charritton euskaltzaindia zendu da

Piarres Charritton euskaltzaina zen da 95 urte zituela. Ipar Euskal Herrian "euskalgintzaren erreferente nagusietako bat izan" dela nabarmendu du Euskaltzaindiak. Bere ehorzketak martxoaren 20ean iraganen dira 15.00etan Hazparneko elizan.

Kazeta|14/03/2017 15:45
Sorkuntza artistikoa kondenatu dute

Katuki Saguyakiko marrazkilariak kondenatuz, Kukuxumuxu enpresaren alde jo du Iruñeko Merkataritza alorreko Auzitegiak. Marrazkilariek deliberoaren kontrako helegitea aurkeztuko dutela iragarri dute.

Iurre BIDEGAIN|14/03/2017 08:30|0 comentarios
Nafarroako dantzari eguna ospatuko dute Donibane Garazin

Maiatzaren 6an Donibane Garaziko herriak Nafarroako dantzari eguna errezibituko du. Nafarroa osoko 300 bat dantzarik parte hartuko dute lehen aldiz Ipar Euskal Herrian antolatuko duten egitarauan.

Xan Idiart|10/03/2017 08:00|0 comentarios
Duda-mudatan ez egoteko ikusgarria

"Duda" izeneko ikusgarriaz gozatzen ahalko da martxoaren 11n Donazaharren. Euskara ikastean euskaldun berrien baitan sortzen diren sentimendu ezberdinak islatzea du helburu.

Kazeta|09/03/2017 11:50|0 comentarios |
Kultura eta naturari buruzko jardunaldia Hendaian

Natura eta kultura elkartuz, gogoeta jardunaldia antolatuko dute martxoaren 9an Hendaian. Mahai inguruaz gain, "Bihotzak suhar" deituriko sorkuntza artistikoa aurkeztuko dute.

Idoia ERASO|09/03/2017 08:10|0 comentarios
'Kantagintzak eman dit herriaren taupaden erritmoan bizitzeko aukera'

"Arnasa... Hatsa... Bizia..." diskoa aurkeztuko du gaur abiatuko den Iparraldea Bertan jaialdian, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean. Festibalaren 16. edizioan lau ekitaldi antolatuko dituzte: martxoaren 9, 16, 23 eta 30ekoa. Irakurketa musikatua eta film dokumental bat proposatuko dute egitarauan, besteak beste.

Kazeta|08/03/2017 12:15
Euskal Zinema presente 'Rencontres sur les Docks' festibalean

Baionako Atalante zine gelak "Rencontres sur les Docks" festibala antolatu du martxoaren 8tik 11ra. Aurten, euskal zinemagintzari buruzko eskaintza berezia proposatuko du martxoaren 9 eta 10ean.

Página 1/ 39