Kazeta|27/03/2017 16:45
Bakearen artisaua bilakatzea bozkatu du Izura-Azmeko Herriko Etxeak

Izura-Azmeko Herriko Etxeko hamaika kontseilariek Euskal Herriko bake artisauak bilakatzea bozkatu dute aho batez. Bozkaturiko mozioaren bidez, apirilaren 8an iraganen den desarme egunean parte hartzeko deia luzatu dute.

Xan Idiart|10/03/2017 08:00|0 comentarios
Duda-mudatan ez egoteko ikusgarria

"Duda" izeneko ikusgarriaz gozatzen ahalko da martxoaren 11n Donazaharren. Euskara ikastean euskaldun berrien baitan sortzen diren sentimendu ezberdinak islatzea du helburu.

Kazeta|27/02/2017 10:27|0 comentarios
Etxarriko gazteluaren defentsan

Elgar deituriko gazteluaren salmenta deitoratzeko, 300 pertsona baino gehiago bildu ziren otsailaren 25ean Etxarrin.

Kazeta|20/02/2017 12:20|0 comentarios
Etxarriko AFMR zentroko salmenta salatuko dute otsailaren 25ean

Baserrien Heziketarako Elkarteak Etxarriko formakuntza zentroa saldu izana salatuko dute manifestazio batean otsailaren 25ean. Mobilizazioaz gain, hainbat ekimen prestatuko ditu salmenta deitoratzeko sortu den kolektiboak.

Laborari|17/02/2017 15:36|0 comentarios
"55 urtetan seurik hasi behar da pentsaketa"

Urte luzaz Goanetxean laborari gisa aritu eta berriki erretreta hartu du Sauveur Falxak. Bere alabak segida hartzeko entsegu bat egin ondoren, etxaldearen segida antolatzen ari dira gaur egun.

 

Xan Idiart|06/02/2017 14:34|0 comentarios |
Ibilgailu elektrikoak kargatzeko lehen terminala Donibane Garazin

Ipar Euskal Herri barnealdeko lehen terminala martxan jarri zuten otsailaren 2an Donibane Garazin, ibilgailu elektrikoak kargatu ahal izateko. Horren zergatia eta funtzionamendua azaltzeko prentsaurreko bat antolatu zuten Herriko Etxeak eta Departamenduko energia sindikatuak.

Xan IDIART|mediabask|0 comentarios |
Euskara: mintzalekutik ohorezko tribunara

2017ko otsail ostegunetako egitaraua ezagutzera eman dute jadanik Zabalik elkarteko kideek. Urtero legez, Otsaileko Ostegunetan euskarazko mintzaldiak eskainiko dituzte Donapaleun.

Xan IDIART|mediabask|0 comentarios |
Aurten bezala gero're

Jantzi histuak ateratzeko hitzorduak emanak dira jadanik. Hain zuzen ere, Santibate gaua Irisarrin, Donibane Garazin eta Amikuzen iraganen da.

Kazeta|25/01/2017 12:25|0 comentarios
Baxe Nafarroa hazkunde garaian

Hazkunde tasa garrantzitsu batekin, Baxe Nafarroak biztanleak irabazi ditu azken urteetan. Ez da kasu bakarra Ipar Euskal Herrian.

Kazeta|19/01/2017 16:05|0 comentarios
Euskal Herriko Laborantza Ganbarako biltzar nagusia urtarrilaren 21ean

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak 12. urtemuga ospatuko du urtarrilaren 21ean. Ekimenaren karietara, bere biltzar nagusia antolatuko du. Egitarauaren berri eman dute jadaneko.

Página 1/ 14