Kazeta

Euskara: hausnarketa kolektiborako deialdi bat

Kostaldean euskarazko aktibitateak antolatuko ditu urte bukaera baino lehen Euskal elkargoak. Horiek ahal bezain ongi egiteko, bilkura publiko baten berri eman du azaroaren 18rako Donibane Lohizunen.

Euskararen aldeko jardunaldiak antolatzen ditu jadanik Mintzalasaik. ©Isabelle Miquelestorena
Euskararen aldeko jardunaldiak antolatzen ditu jadanik Mintzalasaik. ©Isabelle Miquelestorena

Urte bukaera baino lehen, euskarazko aktibitateak antolatuko ditu Euskal elkargoak Azkainen, Ainhoan, Arbonan, Getarian, Hendaian, Saran, Senperen, Urruñan, eta Ziburun. Hizkuntza politikaren parte izan behar dira.

Hala ere, aktibitate horiek ahal bezain ongi antolatzeko, herritarrei dei bat luzatu die elkargoak. Hausnarketa kolektibo bultzatu nahi du haiekin. Horretarako, hitzordua eman du azaroaren 18an, 9:30tik 12:30 arte Donibane Lohizuneko herriko frontoian.