Kazeta

Presoen urruntzea salatu du Europako Legebiltzarrak

Europako estatuen kartzelen egoera eta baldintzei buruzko "Bergeron" txostena onartu du Legebiltzarrak urriaren 5ean. Presoen urruntzeari eta larriki eri diren presoei buruzko aipamenak agertzen dira txostenean.

Europako Espetxeetako sistemei eta baldintzei buruzko txostena ikertu zuen saioa iruditan. (@Josu_Juaristi)
Europako Espetxeetako sistemei eta baldintzei buruzko txostena ikertu zuen saioa iruditan. (@Josu_Juaristi)

Presoen urrunketa kondenatzen eta larriki eri diren presoak babesten dituen "Bergeron" txostena onartu zuen Europako Legebiltzarrak urriaren 5ean. Onartutakoa ez da txosten legegilea, hots, ez da Estatuek derrigorrean bete beharrekoa.

Txostena 474 bozei esker onartu zuten. 109 eurodiputatu kontra agertu ziren eta 34 abstenitu ziren. Gara egunkariak azaldu duenez, PPko eurodiputatu espainiarrek aurka bozkatu zuten. Halaber, Ciudadanos eta UPyDkoek kontra jo zuten.

Txostenak EH Bilduk proposaturiko urrunketari baita larriki eri diren presoei buruzko hainbat aipamen ere biltzen ditu. Hain zuzen, txostenaren 29. puntuak dioenez, presoen urrunketa "haien senitartekoei ezarritako zigor gehigarria da". Hori dela eta, "hurbilketa ahalbidetuko luketen neurriak ikertzea proposatzen du, salbu legearen ikuspuntutik justifikatuak diren arrazoiak baldin baditu justizia agintaritzak".

Kondenak berrikusi

"Bergeron" txostenaren 43 eta 44. puntuek larriki eri diren presoei aipu egiten die. Europako kide diren estatuei gaixotasun larriak dituzten presoen kasuan "haien zigorrak berriz aztertzeko aukera aintzat hartzea" eskatzen die.

EH Bilduko eurodiputatua den Josu Juaristiren aburuz, albistea "oso ona da". "Urrats" bat dela aipatu ondoren, lanean segituko dutela azaldu du sare sozialen bidez.