Kazeta

Uztaritzeko hilketa: gizon bat atxilotu dute Bokalen

Ustez, Uztaritzen gertatu zen hilketarekin zerikusia daukan pertsona bat atxilotu dute gerdarmeek irailaren 17an. Autopsiaren arabera, asfixiaz hil zen haurdun zegoen emaztea.

Baionako prokuradoreak prentsaurreko bat eskaini zuen irailaren 17an, azken berriak plazaratzeko. © Aurore Lucas
Baionako prokuradoreak prentsaurreko bat eskaini zuen irailaren 17an, azken berriak plazaratzeko. © Aurore Lucas

Iragan asteazkenean 23 urteko emakume baten gorpua aurkitu zuten Uztaritzen, eskuak eta hankak lotuak zituela. Haurdun zegoen emakumea, eta bere bikotekideak aurkitu zuen gorpua.

Bada, 38 urteko gizonezko bat atxilotu du igandean Gendarmeriak Bokalen, Naiz atariak azaldu duenez. Bi egun eman ditu poliziak atxilotuaren atzetik, eta hilketaren ustezko egiletzat jotzen dute iturri polizialek.

Gizonezkoa etxegabea da eta ustez ez zuen biktima ezagutzen. Gendarmeriak hasieratik baztertu zuen hiltzailea emakumearen inguruko norbait izatea. Autopsiaren arabera asfixiaz hil zen emakumea.

Prokuradorearen agerraldia

Baionako prokuradoreak, Samuel Vuelta Simonek, ez ohiko agerraldia egin du igande arratsalde honetan. Azaldu duenez, emakumearen gorpua atzeman zuten tokian aurkitutako «froga biologikoek» nola gorpuari eginiko autopsiak «garrantzitsuak» izan dira ustezko egilea identifikatzeko.

Vuelta Simonek zehaztu duenez, lapurretak egiteagatik eta ondareak kaltetzeagatik egona zen atxilotua gizonezkoa, eta hainbat aldiz jaso behar izan du «tratamendi sikriatikoa». Edonola ere, gaineratu du ez ezerk ez zuela pentsarazten krimen bat burutzeko gai izan zitekeenik.

Autopsiak baieztatu du asfixiagatik hil zen emakumea bortxatua izan zela.