Kazeta

Edouard Philippe Lehen Ministroa ez da Euskal Herrira etorriko

Edouard Philippe Lehen Ministroak Hiri tipien 20. Biltzarrean parte hartuko zuela iragarri zuten. Azkenean, ez da etorriko Euskal Herrira irailaren 21ean. Lurraldeen Kohesio ministroaren Estatu idazkaria den Julien Denormandie bere ordez etorriko da.

Edouard Philippe 1970. urtean sortu zen Rouenen.
Edouard Philippe 1970. urtean sortu zen Rouenen.

Lehen Ministroa ez da etorriko Euskal Herrira. Bere bisita iragarri zuten Hiri tipien 20. Biltzarraren karietara. Estatu osotik hurbildutako 300 bat hautetsik Hendaia eta Irunen iraganen diren bilkuretan parte hartuko dute irailaren 21 eta 22an.

Nahiz eta Edouard Philippe ez den etorriko, Gobernuak ordezkari bat bidaliko du. Hain zuzen, André Robert Estatu frantseseko hiri tipien elkarteko ordezkariak azaldu duenez, Julien Denormandie Lurraldeen Kohesio ministroaren Estatu idazkaria presente izanen da.

Oroitarazi behar da Macronen Lan erreformaren kontra jotzeko sortu den Fronte Sozialak mobilizazioak iragarri zituela ministroaren bisitaren karietara. Oraindik ez du plazaratu ekimena mantenduko duen edo ez.