Kazeta

Dispertsioak aurten eragindako zortzigarren istripua salatu du Etxeratek

Dispertsio politikak zortzigarren istripua eragin duela deitoratu du Etxeratek. Asier Garcia Justo euskal presoaren bikoteak irailaren 16an ezbeharra pairatu zuen Badajozeko espetxera joaten zelarik.

Zortzigarren istripua salatzeko elkarretaratzeak antolatu ditu Iruñea, Donostia, Bilbo eta Gasteizen. (Etxerat)
Zortzigarren istripua salatzeko elkarretaratzeak antolatu ditu Iruñea, Donostia, Bilbo eta Gasteizen. (Etxerat)

Aurten sakabanaketak eragin duen zortzigarren istripua da. Hain zuzen, Asier Garcia Justoren bikoteak larunbatean pairatu zuen ezbeharra. Istripuak nerbio-estutzea eragin dio lunbar zein zerbikaletan. Gainera, eskuineko besoan fisura muskularra eta saihets-hezurretan kolpe fuertea du.

Agiri baten bidez azaldu duenez, istripua Ruta de Plata inguruan pairatu zuen. "Bere erraitik gidatzen ari zen momentuan, atzetik bi erraien artean gidatzen ari zen auto batek aurretik eraman zuen bere autoa. Bere ardatzari hiru buelta eman ondoren, aurreko eskuineko gurpila lehertuta eta autoaren alde bat kaltetuak geratu ziren", azaldu du elkarteak.

Bejarreko ospitalean artatu ondoren, Urdulizeko ospitalera eramana izan zen larunbat arratsaldean. 

Istripua salatzeko, baita Garcia Justoren bikoteari elkartasuna helarazteko ere elkarretaratzeak antolatu ditu Etxeratek Hego Euskal Herriko lau hiriburutan. Iruñean irailaren 18an elkartuko dira 20.00etan alderdi popularraren egoitzan. Bilbon, ordea, asteartean batuko dira 19.00etan Arriagan. Donostia eta Gasteizen asteazkenerako mobilizazioa prestatu dute.