Kulturgileek bakearen aldeko ekimena antolatu dute irailaren 30erako Luhuson

"12 orduz bakearen alde: eta orain presoak" lemapean ekimena antolatu dute kulturgileek. Irailaren 30ean Luhuson iraganen den ekitaldiak bake prozesuari sostengua adierazteaz gain, abenduaren 9an Parisen iraganen den manifestaziorako dirua biltzeko xedea du. Arratsaldetik hasita, musika, bertso eta dantza emanaldiez osatutako egitarau oparoa eskainiko dute adin guzientzat.

Haritz LARRAÑAGA|12/09/2017 07:28|0 comentarios |
Ix_luhuso_imiquelestorena06
Antolatzaileen esanetan, «edonor hurbildu ahal izateko ekitaldia izango da. ©Isabelle Miquelestorena