Angeluko Endarra ikastetxean, langile kopurua ez da nahikoa. Hori da behintzat, kolegioko langileek dioetena. Horregatik greban sartu dira gaur irailaren 7an. GGT sindikatuaren arabera, greba mugagabea izan daiteke.
Lan baldintzak ez egokiak dituztela diote kolegioko langileek. Hori dela eta, beren betebeharrak ez omen dituzte behar bezala obratzen ahal. Arazoen arten honako hau badago: irailaren 30a arte eritasun geldian den langile bat, 15a arte baizik ez da ordezkatua izanen
Bestalde, postu berri bat ideki behar zuten sartzean, baina azkenean, langile berri hori azaroaren 6a baino lehen ez zaie etorriko. Azken arazoa, hiru zerbitzuren artean lanean ari zen langile bat mantentzeaz baino ez da arduratuko oraindik goiti.
Metatzen diren hiru arazo horiekin, eta kinka larriaz jadanik abisatu zuten arren, ez direla entzunak izan iruditzen zaie Endarrako langileei. Irailaren 7ko grebarekin, beren aldarriak aditzera ematea espero dute.