Kazeta

Menpekotasunei buruzko kontsulta idekiko dute Donapaleun

Irailaren 7tik aitzina ANPAA erakundeak menpekotasunei buruzko kontsulta bat proposatuko du Donapaleuko Amikuze Zerbitzuen Etxean. Gaur egun zerbitzu bera eskaintzen dute Donibane Garazi, Donibane Lohizune, Hazparne eta Hendaian.

Bi profesionalek zerbitzua ziurtatuko dute Donapaleun.
Bi profesionalek zerbitzua ziurtatuko dute Donapaleun.

Menpekotasunei buruzko kontsulta bat idekiko dute Donapaleun. Zerbitzua irailaren 7tik aitzina martxan jarriko dute Amikuze Zerbitzuen Etxean, Madeleine etorbidean. Hezitzaile bat eta atxikimenduetan aditua den mediku batek harrera ziurtatuko dute bi astean behin, ostegunetan.

Kontsulta aitzina eramanen duten profesionalek, besteak beste, alkohola, tabakoa, medikamentuak, droga, baita jokoen menpekotasunak ere dituztenak errezibituko dituzte.

ANPAA Estatu mailako erakundeak bere egoitza Angelun du. Instituzioak gaur egun zerbitzua beste hainbat tokitan eskaintzen du Ipar Euskal Herrian: Donibane Garazi, Donibane Lohizune, Hazparne eta Hendaian.

Informazio gehiago lortzeko edota hitzordu bat eskatzeko, ondoko telefonoan egin daiteke: 05 59 63 63 53.