Kazeta

Interpelazioak eta kontrolak handituz joan dira hirugarren gauean

Interpelazio eta kontrolen ugaritzearen lekuko izan da Baionako bestetako hirugarren gaua. Hala ere, giroa “kalme” izan dela dio Prefekturak.

Baionako bestetako hirugarren gauean, interpelazio asko izan da. © Isabelle Miquelestorena
Baionako bestetako hirugarren gauean, interpelazio asko izan da. © Isabelle Miquelestorena

Orotara, 1450 alkoolemia kontrol egin ditu poliziak, Baionako bestetako hirugarren gauean. Haietako 68 positiboak izan dira. 25 berriz, delituak. Drogari dagokionez, arau hausterik ez dute ikusi.

Sokorri zentroetara ere jende andana bat hurbildu da, edo hurbilarazi dute. Prefekturak dio 287 pertsona artatuak izan direla. Haietako %10a adingabea zen. Traumatologiak edo mozkorraldi bortitzak izan dira arazo nagusiak.

Bestalde, karrusel batzuk hetsi ditu KMG nazioarteko sozietateak. Izan ere, Estatu Batuetako Ohioko eskualdean, istripu latz bat gertatu zen uztailaren 26an. Altxagailu saski bat hautsi, eta hil bat eta zazpi zauritu izan dira. Inkestaren emaitzak ukan arte, erabaki horri eutsiko dio sozietateak.