Kazeta

Ikastolen alde ariko dira Reala eta Saint Etienne

Reala eta Saint Etienne futbol taldeek lagun arteko partida bat jokatuko dute Biarritzeko Aguilera zelaian uztailaren 22an. Ekimenaren txartelak jada salgai jarri dituzte.

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko partidaren txartelak salgai daude jada. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)
Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko partidaren txartelak salgai daude jada. (Gorka RUBIO/ARGAZKI PRESS)

Zelaian aurrez aurre jokatzeko aukera handirik ez dituzten bi talde hauek elkar ikusiko dira uztailaren 22an. Hain zuzen, Donostiako Reala eta Saint Etienne taldeek lagun arteko partida bat jokatuko dute Biarritzeko Aguilera zelaian. Bi taldeak Ipar Euskal Herriko ikastolen alde joko duen ekimenean parte hartuko dute.

Aitzin salmentak ideki dituzte. Partidaren txartelak hamabost eurotan eros daitezke helduentzat eta hamar euro hamalau urte baino gutiago duten gazteentzat. Horretarako, 0621130974 telefonora deitu edo emailera (france@realsociedad.eus) idatzi behar da.

Antolatzaileek laguntzaileei ekimenean parte hartzeko deia luzatu diete. Lan talde batean izena eman nahi izanez gero, ondoko helbidean egin daiteke: baionakolegiobt@gmail.com.