Kazeta

Hegaldiak bertan behera pilotuen grebaren eraginez

Grebarako aitzin-abisu bat plazaratu dute pilotu sindikatuek. Mobilizazioa uztailaren 13tik 18ra burutuko dute, hain zuzen. Hori dela eta, hainbat hegaldi deuseztatu behar izan dituzte Biarritzeko aireportuan.

Hegaldiak ostegunetik aitzina deuseztatuko dituzte Biarritzeko aireportuan.
Hegaldiak ostegunetik aitzina deuseztatuko dituzte Biarritzeko aireportuan.

Hop! hegalaldien enpresako pilotu sindikatuek grebarako aitzin-abisu bat plazaratu dute. Mobilizazioak uztailaren 13tik 18ra iraunen du. Protestaren eraginez, hainbat hegaldi bertan behera gelditu dira Biarritzeko aireportuan.

Uztailaren 13rako honakoak dira deuseztatu dituzten hegaldiak:

Lyon-Biarritz 10.00etan.
Paris-Biarritz 16.00etan.

Biarritz-Lyon 13.00etan eta 18.00etan.
Biarritz- Paris 18.20etan.

Heldu den egunetarako beste hainbat eraldaketa aurreikusi dituzte.