Kazeta

Eskualdeko hizkuntzen Atlasa argitaratu du CNRS erakundeak

CNRS erakundeko hiru ikerlarik eskualdeko hizkuntzak entzuteko parada eskaintzen duen karta bat argitaratu dute.

Eskualdeko 124 hizkuntz bildu dituzte Atlasean.
Eskualdeko 124 hizkuntz bildu dituzte Atlasean.

Frédéric Vernier, irakasle eta informatika ikerlaria, Philippe Boula de Mareüil CNRS (Centre National de la Recherche Scientifique) erakundeko kidea eta Albert Rilliard ikerketa arduraduna "Eskualdeko hizkuntzen Atlas soinuduna" argitaratu dute.

Karta honi esker, Estatu frantsesak dauden eskualdeko hizkuntza anitzak entzun daitezke. Orotara, 124 adibide bildu dituzte ikerlariek. Euskara presente izateaz gain, gaskoira, bretoiera baita katalana ere hitz egiten den eskualdeak plazaratu dituzte. Ezezagunagoak diren hizkuntzen berri eman du ere erakundeak, "gallo" deituriko hizkuntza, besteak beste.

Burutu duten lanaren bidez, Estatu frantsesean aurkitu daitekeen hizkuntz aniztasuna agerian utzi dute.