Kazeta

Eskola batzuen lehentasuna 'armen erabilera ikastea' dela dio Lassallek

Bada hilabete inguru eskaini elkarrizketa batean Jean Lassalle diputatuak tokiko hizkuntzen ikasketari buruz duen iritzia plazaratu zuen. Bere iritziz, hizkuntza ikastea lehentasuna ez den eskoletan, "armen erabileraren ikasketa" garrantzitsuagoa da.

Jean Lassallek, frantziar lehendakaritzako hauteskundeen kanpainan zela, "Les enfants de la politique" saioan parte hartu zuen iragan apirilaren 20ean. Résistons alderdiko hautagaiak hainbat gai aipatu zituen.

Ipar Euskal Herriko diputatua dena eta bere hitzetan, tokiko errealitatea hurbiletik ezagutzen duenak eskola batzuen lehentasuna "armen erabilera" ikastea dela dio.

Hain zuzen, tokiko hizkuntzek zer ekarri dezaketen galdegiterakoan (23. minututik aitzina), honakoa izan zen Lassallen erantzuna: "Gauza asko, beti ere, Errepublikako eskoletan ikasten badira eta ez zeharkako bideetatik non hizkuntzaren irakaskuntza ez den beti ikasten dituztenen lehentasuna. Ongi kokatua naiz gaiaz hitz egiteko Euskal Herriko diputatua naizelako. Hizkuntza ikastea lehentasunezkoa ez den eskolekin asko pairatu dut. Lehentasuna beste zerbait ikastea zen, hala nola, batzuetan, armen erabilera. Ulertzen duzu?".