Kazeta

Kargua utzi du Bruno Le Roux Barne ministroak

Bere alaben lanari buruzko informazioak argitaratuak izan ondoren, kargua uztea erabaki du Bruno Le Roux Barne ministroak. Matthias Fekl Kanpo Merkataritzako estatu idazkariak segida hartuko du.

Bruno le Roux 2016ko abenduan Barne ministroa izendatu zuten. © intérieur.gouv
Bruno le Roux 2016ko abenduan Barne ministroa izendatu zuten. © intérieur.gouv

Bruno Le Rouxk bere alabak kontratatu zituen haiek oraindik adingabeak zirelarik. Hain zuzen ere, hogeita lau lan kontratu izenpearazi zizkien, kolaboratzaile gisa, Le Figaro hedabideak azaldu duenez.

Informazioa Estatu frantseseko komunikabideetan azaldu bezain laster, Le Roux ikertzeko asmoa plazaratu du Finantzen Fiskaltzak. Hori dela eta, Bruno Le Roux François Hollande Estatuko presidentea eta Bernard Cazeneuve Barne ministroarekin bildu da. Bilkuran, Le Rouxk bere dimisioa aurkeztu die.

Bruno Le Roux 2016ko abenduaren 6an Barne ministroa izendatu zuten. Hiru hilabete iraun ditu bere karguak. Bere erantzukizuna "Gobernu frantsesaren ekintzak babestea" dela dio. Matthias Fekl Estatu frantseseko Kanpo Merkataritzako estatu idazkariak bere segida hartuko du.