Artzen LETONA

'Hizkuntza botereetan euskara beti galtzaile'

Itzulipurdika kolektiboak burutzen duen lana aurkeztu dute Atharratzen. Kolektibo berriak dituen xedeak azaltzeaz gain, itzulpengintza eta interpretazio tailerrak proposatu dituzte.

Itzulipurdika kolektiboak gaur egungo ohiturak zeintzuk diren azaldu du ekimenean.
Itzulipurdika kolektiboak gaur egungo ohiturak zeintzuk diren azaldu du ekimenean.

Itzulipurdika kolektibo berriak, itzulpengintza eta interpretazio tailer bat eskaini zuen Atharratzen otsail hondarrean. Bizkaia eta Arabatik etorritako bi ikasle eta itzultzaile batek osatzen zuten taldea. Haien egitura eta helburuak aurkeztuz hasi ziren solasean: "kontrabateriaren aldean ibiltzen garen itzultzaile ez profesionalen talde bat gara"; hizkuntzen arteko botere harremanak hausteko helburua dute, bereziki euskara eta erdararen artean "zenbat aldiz ez zaigu gertatu bost-sei euskaldun izan eta bi erdaldun, eta denak erdarara lerratu? Bi erdaldunek ulertu dezaten gehiengoa euskalduna izatez, horrelako egoerak saihesteko eta euskaldunak euskaraz aritzeko, interpreteak laguntzen du"; kolektibo edo egitura anitzek euskararen normalizazioa helburuetan dute beste helburu anitzen artean, baina normalizaziorako erabaki politiko hori antolatzaile eta hizlariaren ardura da, interpretea hor izanen da, bertaratutako erdaldunei ulertarazteko. Euskarari beste hizkuntzetara joatea nahiago dute.

"Euskaldunak elebidun izatez denek egina izan dugu noizbait itzulpen bat" bertara hurbildutakoekin, hainbat ariketa landu zituzten, proposatutako teknikei esker hobetzeko gisan. Adibide bat: hiruzpalau minutuko ipuin bat entzun eta ber momentuan hasi kontatzen 40 arte bikoitiak zenbatuz ozenki eta 40era heltzean berriz jarraiki atzeraka, 40, 38, 36… behin zenbatzen bukatu, ipuinaren bilduma egin. Itzultzeko manera desberdinak daude baina anitz errazten duena da bi izateak.

Erran behar da Xiberoan interpretazio lanetan aritzeko ohitura ttiki bat dagoela, adibidez Sohütako eperra ikastolako biltzar nagusietan non irrati transmisio bidez egiten diren itzulpenak. Itzulipurdikoek bertako sistemaren berri zuten, esperientziaz gain elkar trukaketa bat izan zen. "Gaur egun ia denek daukagu mugikor bat eta bertan irratiaren entzuteko aukera entzungailuekin" interpreteak irrati transmisorean frekuentzia huts bat hartzen du eta lanean hasten ahal da, mugikorrean frekuentzia berdina ezarriz itzulpena jasoko dute. Hori bada sistema erresenetarikoa, zirkuitu hetsian ari diren tresnak ere existitzen dira.

Euskarak merezi duen lekua izan dezan gune publiko edo pribatuagoetan, ahal sinpleak ezarri, euskaldun oro da interprete landuz hobetzen da, itzulipurdikakoak hor daude laguntzeko beraz ez duda eta harremanetan sar haiekin:
itzulipurdika@riseup.com