Kazeta

Estitxu Robles-Arangizen karrika ofizialki estreinatu dute

Emazteen Nazioarteko Egunaren karietara, Estitxu Robles-Arangiz karrika ofizialki estreinatu dute Baionan martxoaren 8an.

Baionako Herriko Etxeko hautetsiek ekimenean parte hartu dute, hala nola, Jean-René Etchegaray auzapeza eta Martine Bisauta hautetsia. ©Isabelle Miquelestorena
Baionako Herriko Etxeko hautetsiek ekimenean parte hartu dute, hala nola, Jean-René Etchegaray auzapeza eta Martine Bisauta hautetsia. ©Isabelle Miquelestorena

Estitxu Robles-Arangiz Beskoitzen sortu zen 1944an. Bere familia Gerra Zibila dela eta Bilbora joan behar izan zuen. Euskal kantariak minbizia pairatu zuen eta bertan zendu zen 1993an. Euskal kantagintzan izandako ibilbidearen omenez, Baionako Herriko Etxeak bere izenean karrika bat estreinatu du martxoaren 8an.

Robles-Arangizen familian orotara hamaika anai-arreba ziren. Musikarenganako zaletasun handiko familia zen. Bere bizi osoan emazteen aldeko borroka defenditu zuen Estitxu Robles-Arangizek. Bere sinesmenen alde borrokatzeko grina bere aita, Manuel-Robles-Arangizengandik, ikasiko zukeen. ELA sindikatuko sortzaileetariko bat izan zena. 

Badira hiru urte inguru Herriko Etxeak Estitxu Robles-Arangizen izena eman diola karrikari. Baina orain arte ez zuen ofizializatu. Naia Robles, Estitxu Robles-Arangizen ilobak Euskal Irratietan azaldu duenez, emazte elkarte batek eskaturik omenaldia egin diote Emazteen Nazioarteko Egunaren karietara.

Heldu den urtean, hogeita bost urte beteko dira abeslaria zendu zenez geroztik. Ilobak komunikabidean aipatu duenez, omenaldi berezi bat egin nahiko liokete. Ideia garatzen ari diren arren, Hego baita Ipar Euskal Herriko kantariek ere parte hartzea nahiko lukete.