Kazeta

Etxarriko gazteluaren defentsan

Elgar deituriko gazteluaren salmenta deitoratzeko, 300 pertsona baino gehiago bildu ziren otsailaren 25ean Etxarrin.

Etxarriko AFMR zentroko salmentaren kontra jo zuten otsailaren 25ean. ©Bob EDME
Etxarriko AFMR zentroko salmentaren kontra jo zuten otsailaren 25ean. ©Bob EDME

Etxarriko AFMR formakuntza zentroko ikasle ohiek antolaturik, 300 bat pertsona baino gehiago elkartu ziren otsailaren 25ean Elgart gazteluaren aitzinean. Ekimenean Baserrien Heziketarako Elkarteak zentroa saldu izana salatu zuten. Oroitarazi behar da gaur egun eliza katolikotik kanpo den Saint Pie X anaidiak eraikina erosi zuela iazko abuztuan.

 

Mobilizaziora hurbildu zirenen artean EH Bai, Europa Ekologia Berdeak alderdiak eta Emazteek Diote elkartearen kideak zeuden. Halaber, Sare Antifaxistako kideak ere presente zeuden. Protesta antolatu zuen elkarteak Etxarriko gazteluak zuen funtzio publikoa berreskuratzea nahi du.

 

 

 

Ekimenera ere salmenta defendatzen dutenak hurbildu ziren. Hala nola, Fronte Nazionaleko kideak. Horiek gazteluaren aitzinean egon ziren ekimena iraun zuen bitartean. EH Bairen aburuz, "integristen alde agertuz, gizartearen borondatearen kontra jo dute eskuin muturreko militanteek".