Kazeta

Gizarte segurantzaren historia Donibane Garaziko Vauban gelan

Gizarte segurantzaren inguruko film eztabaida bat iraganen da Donibane Garaziko Vauban zinema gelan.

Donibane Garaziko Vauban gelan iraganen da zine eztabaida.
Donibane Garaziko Vauban gelan iraganen da zine eztabaida.

Ostegun gauean, Donibane Garaziko Vauban gelan, gizarte segurantzari buruzko zine eztabaida iragarri du Garazikus elkarteak. 20.30etan Gilles Perret-en La Sociale izeneko filma proiektatuko dute, eta ondotik, CPAM-eko (Caisse Primaire D'assurance Maladie) kontseiluko kide den André Davant eta CPAM-eko langileen ordezkari den Corinne Loustalet-rekin gizarte segurantzaren inguruko eztabaida bat izanen da.

Hain zuzen ere, gizarte segurantzak bere hirurogeita hamargarren urtebetetzea ospatuko du aurten. 1947an hasi zen hura, Errepublikako behin-behineko gobernuaren pean, eta bere sortzaileetako bat Ambroise Croizat politikaria izan zen. Gizon horren izena ahantzi zela oharturik, film bat egitea deliberatu zuen Gilles Perret errealizadoreak. Gizarte segurantzaren historia kontatuko du filmak.