Kazeta

Eskola inguruko jardunaldiak euskaraz egin daitezen

Duela lau urteko heziketa erritmo erreformak ahalbidetzen duen bezala, egunaren bukaeran aktibitateak obra daitezke eskoletan. Horiek euskaraz egiteko, formakuntza bat proposatuko du Uda Leku elkarteak Euskararen Erakunde Publikoarekin.

Lau egunez iraganen da formakuntza Hazparnen.
Lau egunez iraganen da formakuntza Hazparnen.

2013an heziketa erritmoaren erreforma gauzatu zuen Estatu frantsesak. Horren helburua, egunaren bukaeran haurrei edozein motatako aktibitateak proposatzea da, eta Ipar Euskal Herrian, eskola publikoak ikastolekin batera dira erreforma horren harira jardunaldiak dagitzatenak. Hori dela-eta, aktibitateak euskaraz egiteko parada eskaintzen du erreforma horrek. Haatik, gerta daiteke eskoletan jardunaldi horiez arduratzen denak hiztegi teknikoa eta animazio teknikak ez menperatzea.

Eskasia horri aurre egiteko beraz, Euskararen Erakunde Publikoaren laguntzarekin "eskola inguruko jarduerak euskaraz animatzeko formakuntza" proposatuko du Uda leku elkarteak datorren otsailaren 20tik 23ra. Euskaraz eginen den formakuntza hori Hazparneko Elgar zentroan iraganen da goiz eta arratsaldez. Kitorik izanen da, baina 12 toki baizik ez dira idekiko. Izena eman nahi duenak helbide honetara idatzi behar du:
uda.leku@wanadoo.fr.

 

Egitaraua:

Otsailaren 20a, Eskolen erreforma eta animazioa, 
- Eskolen erreformaren helburu pedagogikoak ezagutzea eta analizatzea
- Eskolen erreformaren gauzatze ezberdinak ezagutzea eta analizatzea
- Animazio proiektuen eta aktibitate proiektuen aurkezpena

Otsailaren 21a, Kultura eta esperientzia trukaketak, 
- Kultura eta euskal kulturari buruzko gogoeta eraman
- Bakoitzaren esperientzia trukatu
- Animazio proiektuen sorkuntza segitu

Otsailaren 22a, Euskara eta publikoaren ezagutza,
- Euskara erabiltzeko jokoak/tresnak trukatu
- Publikoaren ezagutza : adin desberdinen ezaugarriak ezagutu
- Animazio proiektuen sorkuntza segitu

Otsailaren 23a, Animazio proiektuak, 
- Animazio proiektuen aurkezpenak eta analisiak