Kazeta

Bidaia eta xanOlive taldeen kontzertuetarako sarreren zozketa KAZETA.EUSen

Bidaia eta xanOlive taldeek kontzertuak eskainiko dituzte urtarrilaren 21ean Oiartzungo Pagoa kafe antzokian. Emanaldirako sarrerak lortu daitezke KAZETA.EUSek sare sozialen bidez antolatu duen zozketan.

"Iparralde bizirik" deitu gaualdia antolatuko dute urtarrilaren 21ean Oiartzungo Pagoa kafe antzokian. Gaueko 23.00etatik aitzina Bidaia eta xanOlive taldeek beren musikaz gozatzeko parada eskainiko dute. KAZETA.EUSek kontzertuetara joateko parada eskaini du. Bi pertsonentzat lau sarrera zozketatuko ditu, hain zuzen.

Gaurtik urtarrilaren 20ra, sare sozialen bidez zozketa bat antolatuko dugu. Hots, Twitter eta Facebook bidez zozketari buruzko mezuak zabalduko ditugu. Sarrerak irabazi nahi dituen orok mezu horiek partekatu beharko ditu zozketan parte hartu ahal izateko.

Ostiralean, irabazleen izenak zabalduko ditugu sare sozialetan. Lortu dituztenek sarrerak eskuratuko dituzte kafe antzokian bertan, kontzertuak hasi baino lehen.

Xantza on denei!