Kazeta

EH Bilduk 18. eserlekua lortu du Eusko Legebiltzarrean

Hainbat herritan bozen kontaketa berriz ikusi eta atzerriko bozak zenbatu ondoren, EH Bilduk zalantzan zegoen azken eserlekua irabazi du Bizkaian. Hain zuzen, 18 eserleku izango ditu Eusko Legebiltzarrean eta EAJk 28; bat gutiago. Zenbaki horiekin EAJ eta alderdi sozialistak ez dute gehiengo absolutua lortzen.

Atzerriko bozak kontatu eta, EH Bilduk 220 boz lortu ditu. (Jon URBE | ARGAZKI PRESS)
Atzerriko bozak kontatu eta, EH Bilduk 220 boz lortu ditu. (Jon URBE | ARGAZKI PRESS)

EH Bilduk, azkenean, 18 eserleku izanen ditu Eusko Legebiltzarrean eta EAJk 28. Koalizio independentistak beste eserleku bat gehitzea lortu du hainbat herriko kontaketen akatsak zuzendu eta atzerriko bozak zenbatu ondoren.

Atzerriko bozak kontatu eta, EAJk 494 boz lortu ditu eta EH Bilduk 220. Hori dela eta, eserlekua EAJrentzat izango litzateke. Haatik, irailaren 25ean iragan hauteskundeen gaualdian akats batzuk egin ziren hainbat herritan. Horiek berrikusi eta atzerriko bozak gehitu ondotik, EH Bilduk eserlekua lortu du.

Oroitarazi behar da hauteskunde gaualdian EH Bildu Bizkaian eserleku bat gehiago irabaztetik hurbil egon zela. Hain zuzen, 80 boz gelditzen zitzaizkion eserlekua lortzeko. Azkenean, balantzak koalizio independentistaren alde jo du.