Kazeta

Gizon bat hil da Donibane Lohizunen izan den sute batean

Pertsona bat hil da Donibane Lohizuneko Ichaca auzoko apartamendu batean izan den sute batean.

Adineko gizon bat zendu da Donibane Lohizunen, Ichaca auzoan, etxebizitzak su hartu eta gero. Astelehen goizeko 03:00ak aldera piztu da sua eta suhiltzaileak heldu direnerako gizona hilik zegoen. Laurogei urte inguru zituen. Bere alabarekin bizi zen baina ez zegoen etxean ezbeharra gertatu denean.

Hogeita hamar bat bizilagunek etxebizitza utzi behar izan dute.