Kazeta

34 urte bete eta kanpaina berri bat haste

Orai dela 34 urte emititzen hasi ondoan, bere aurrekontuen segurtatzeko kanpaina berria abiatzen du gaur Irulegiko Irratiak.

 

Hirurehun jendek laguntzen dute urtero Irulegiko Irratiaren aldeko kanpaina burutzen. © Gaizka Iroz
Hirurehun jendek laguntzen dute urtero Irulegiko Irratiaren aldeko kanpaina burutzen. © Gaizka Iroz

Orai dela 34 urte hasi zen Irulegiko irrratia emititzen. Bere hastapenak Irulegiko arditegi batean egin zituen, baliabide arras xumeekin. Gaurko egunean, Garaziko Jai Alai bideko lokal batetik Baxe Nafarroa osoarendako emititzen jarraitzen dute. Zazpi langilek eta 60 laguntzaileek biziarazten dute egunerokoan, baita ere urteko sustengu kanpaina egiten duten 300 kideek.

Azken hauen laguntzak, Irulegiko Irratiaren aurrekonduaren laurdena segurtatzen du. Hortaz, gaur, otsailaren 12an, Irulegiko Irratiak kanpaina berria abiatzen du, martxoaren 20ra arte luzatuko dena.

Karia horretara, arratseko 8:30etan, Heletako Erregelu gelan Loto handi bat antolatua da, hainbat sari jokoan izanen direlarik. Biharamun goizean berriz, emankizun berezi bat entzungai izanen da, 11etan Pil Pil musika taldeko kideak irratian izanen direlako zuzenean entzuleek eskatu kantuen eskaintzeko.