Justine GIRAUDEL

Hiri elkargoa: Amikuze Euskal Herrian geldituko da

Barthélémy Aguerre Amikuze herri elkargoko lehendakariordeak egindako proposamena, hots, Biarnorekin bat egitea, ezeztatu dute urtarrilaren 18ko CDCI departamendu mailako kontzertazio batzordearen bilkuran.

Barthélémy Aguerre herri arteko elkargoaz.
Barthélémy Aguerre herri arteko elkargoaz.

Amikuze herri elkargoko lehendakariordea den Barthélémy Aguerrek Biarnorekin bat eginen lukeen herri arteko elkargune proiektua proposatu zuen. Proposamen hori bozkatu zuten CDCI departamendu mailako kontzertazio batzordearen bilkuran, urtarrilaren 18an, astelehenean. Aguerrek ez du beharrezkoa den sostengua jaso; euskal hautetsien gehiengoak arbuiatu du.

Hain zuzen ere, hogeita bat hautetsik kontra bozkatu zuten, hamaikak alde eta bost abstenitu ziren. Ondorioa argia da: Amikuzek Ipar Euskal Herriko herri elkargo bakarrean sartuko da. Ipar Euskal Herriko lurraldeak ez du Sauveterre, Salies eta Navarrenkoxekin bat eginen. Amikuzeko lehendakariordeak Euskal Herriko bi hautetsiren babesa soilik jaso zuen: Anthony Bleuzena eta Claude Oliverena; biak Errepublikanoak.

Bathélémy Aguerrek egindako proposamenaren kontra iritzi asko agertu ziren, Jean-René Etchagarayrena, Beñat Inchauspérena eta politikan beregandik hurbil dagoen Jean Lassalle Pirinio Atlantikoetako diputatuarena, besteak beste. Orokorrean kritikek mezu bera azaldu zuten: Ipar Euskal Herrian gailendu den hiri elkargo bakarraren aldeko iritziari bizkarra ez ematearen betebeharra.

Biarnoko proiektua aztertzeko antolatu zuten CDCIaren azken bilkura hori. Ipar Euskal Herriko hiri elkargo bakarraren egitura urtarrilaren 15ean landuko dute. Bilkura iragan arte hautetsiek emendakinak proposatzeko parada dute.

CDCIan parte hartzen duten euskal herritarrak:

Xavier Lacoste - Irisarriko auzapeza

Claude Olive - Angeluko auzapeza


Max Brisson - Biarritzeko kontseilaria

Jean-René Etchegaray - Baionako auzapeza

Kotte Ecenarro - Hendaiako auzapeza


Beñat Inchauspé - Hazparneko auzapeza

Anthony Bleuze - Euskal Kosta-Aturriko lehendakariordea
Roland Hirigoyen - Errobi-Aturri herri elkargoko lehendakaria

Barthélémy Aguerre - Amikuze herri elkargoko lehendakariordea

Paul Baudry - Errobi herri elkargoko lehendakaria

Dominique Boscq - Xiberoa herri elkargoko lehendakaria
Peyuco Duhart - Hego Euskal Herriko hirigune elkargoko lehendakaria
Vincent Bru - Baigura-Mondarrain eskualdeko kontseilaria

Alain Iriart - Errobi Aturriko eskualdeko kontseilaria
Mathieu Bergé - Akitania eskualdeko kontseilaria