Idoia ERASO

Bil ta Garbi: erabilpen berri bat birziklatu ezin daitezkeen hondakinentzat

Bil ta Garbik hondakinen kopurua erdira murriztu nahi du eta horretarako birziklatu ezin daitezkeen hondakinen parte bat enpresentzako erregai gisa berrerabili nahi ditu. Sindikatuaren arabera, aurreikuspenak betetzen badira Hazketa hondakindegia hetsiko litzateke. Hazketa 2010 elkartearentzat berri on bat da, baina sistema "arreta handiz" segituko dutela erran du.

Gaur egun 160.000 tona hondakin jasotzen ditu Bil ta Garbik. ©Isabelle Miquelestorena
Gaur egun 160.000 tona hondakin jasotzen ditu Bil ta Garbik. ©Isabelle Miquelestorena