Kazeta

EITBko kazetari bat erasotua Baionako bestetan

Uztailaren 29an Baionako bestetan, EITBko kazetari batek zuzeneko konexioa egiten zuenean, bi mutiko hurbildu eta horietako batek zaflako bortitza eman zion ipurdian. Kazetariak salaketa jarriko du sexu erasoagatik.

Baionako bestetan eraso sexisten kontrako pankartak jarri dituzte.
Baionako bestetan eraso sexisten kontrako pankartak jarri dituzte.

Baionako besten lehen egunean, EITBko kazetari bat sexu eraso baten biktima izan da 20.00ak inguru zuzeneko konexioa egiten zuenean. Kamara aurrean zegoenean, bi mutiko hurbildu eta horietako batek ipurdian zaflako bortitza eman zion.

Sufritutako egoera salatzeko, emazteak uztailaren 31n salaketa jarriko du. Biktimak erasotzailea argazkitan hartu zuen; "20-22 urteko" gazte bat izan zitekeen.

Gogoratu behar da, aurten ere sexu erasoen kontrako kanpaina egiten ari direla Baionako bestetan. Karriketan pankartak jartzeaz gain, hainbat ostatutan mezu berdina islatzen dituzten afixak banatu dituzte.