Iurre BIDEGAIN

Oier Oa uztailaren 2an eramanen lukete Madrilera

Nahiz eta oraindik dokumentu ofizialik ez duen jaso, prefekturak, asistente sozialak eta Poliziak uztailaren 2an Madrilera eramanen luketela erran diote Oier Oari.

 

Oier Oa Sartrouville hirian, berriki Mediabask-ek argitaratu duen erreportaje baterako hizketan.
Oier Oa Sartrouville hirian, berriki Mediabask-ek argitaratu duen erreportaje baterako hizketan.

Oier Oa erretentzio zentroan segitzen du espainiaratua izaiteko esperoan. Euskal preso ohiak adierazi duenez prefekturak, asistente sozialak eta Poliziak uztailaren 2an Madrilera eramanen luketela adierazi diote.

"Mementoz ez dut dokumentu ofizialik jaso, baina hiru iturritatik jaso dudanez pentsatzen dut hala izanen dela", adierazi du Oak erretentzio zentrotik. Gogoratu behar da, ekainaren 18tik Oa Plaisir herriko erretentzio zentro batean dagoela espainiaratzeko prozesua bukatu bitartean.

Estatu espainiarrak haren dosierra klasifikatu zuenez, kanporatze prozesua abiatu dute eta uztailaren 2an burutuko lukete.