Kazeta

Oier Oa oihal-etxola batean lo egitera behartua da

Maiatzaren 19etik, Sartrouville herrian asignatua den Oier Oa, oihal-etxola batean lo egitera behartua zen. Barne Ministeritzak ordaindutako hostalean zeukan ohea eltxoz betea zegoen. Oak gaur jakin du Sartrouvilleko mugatik kanpo dagoen lur batean karabana bat instalatzeko baimena eman diotela.

 

Oier Oa Sartrouvilleko parokiak prestatutako oihal etxean, (©Mediabask)
Oier Oa Sartrouvilleko parokiak prestatutako oihal etxean, (©Mediabask)

Asteartetik, Oier Oa Pujol euskal preso ohia Sartrouvilleko parrokiak prestatu dion oihal-etxola batean lo egitera behartua zen. Yvelineseko herrian asignaturik, legeak dion gisan Barne Ministeritzak ordaindutako hostal sozial batean egon behar zen, baina bere ohea eltxoz betea zegoen. Maiatzaren 21ean Oak herri ondoko lur batean karabana bat kokatzeko baimena eman diotela jakin du.

Maiatzaren hasieran Gobernuak lo gela bat ordaintzeko engaiamendua hartzen zuela adierazi zion. Oak bertako baldintzak desegokiak zirela ikusi zuen, batez ere bere ohea ohe-zimitzez betea zegoelako. Iragan den asteartean lo egiteko tokirik ez zuela ikusirik, herriko apezak elizaren pentze batean oihal-etxola bat instalatzen utzi zion.

Karabana bat jartzeko helburuarekin, euskal presoak gaur arte zegoen eremutik 200 metrotara joaiteko baimena eskatu du. Sartrouvilleko mugatik kanpo zegoenez, Barne Ministeritzaren baimena beharrezkoa zuen.

Bere abokatuak, maiatzaren 22an baimena ukan duela aipatu du. "Ez da errez. Oier egunean egunekoaren arabera bizi da" adierazi du gaur goizean bere abokatua den Xantiana Cachenautek.

"Duintasuna"

Lurralde debekua agindu ondoren aske gelditu zen eta Saint-Germain-en-Laye (78) herrian asignatua izan zen, etxetik 800 kilometrotara. Bagoaz kolektiboak duintasunez bizitzeko eskubidearen izenean,, Oier Oak Larresoron dituen senideengandik hurbil egoteko eskubidea aldarrikatzen du.