Kazeta

Euskal Piriniotako egoera sozio-ekonomikoa aipagai

Maiatzaren 20an, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak Udalbiltzarekin batera Piriniotako egoera sozio-ekonomikoa aipatuko duen mintzaldia proposatuko du. Kattalin Sainte Marie ikaslearen eskutik, bi mendi eskualdeko biztanleriaren egoera aztertuko du.

 

Kattalin Sainte Marie ikasleak Pirineoari buruz egindako ikerketa aurkeztuko du. © Gaizka IROZ
Kattalin Sainte Marie ikasleak Pirineoari buruz egindako ikerketa aurkeztuko du. © Gaizka IROZ

"Zer dira Pirineoak?" izenburupean, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak eta Udalbiltzak mintzaldi berri bat antolatuko dute. Maiatzaren 20an, 21.00etan Ainiza Monjolosen iraganen den hitzorduan, Kattalin Sainte Marie, Paueko unibertsitateko Master II Lurralde Garapena eta Antolaketa saileko ikasleak ikerketa bat aurkeztuko du.

Baxe Nafarroako gazteak, Gaindegiarekin batera lan bat egin du. Hain zuzen ere, mugaz bi aldetako mendi eskualdeko analisia egiteko Euskal Pirinioak aztertu ditu. Lurraldearen definizioa islatzeaz gain, bertako biztanleak zein egoeretan bizi diren argituko du.

"Ikuspegi sozio-ekonomikotik zerk ditu bereizten edo lotzen Aezkoa, Erro, Aldudeko balea edo Basabüriako herriak?". Asteazkenean iraganen den mintzaldia denei irekia da eta sartzea urririk izanen da. Antolatzaileek hitzaldia euskaraz izanen dela argitu dute, bat-bateko itzulpenarekin.