Goizeder taberna

35 epaituen kontrako auzia bertan behera gelditu da

Hamasei pertsona atxilotu ondoren, tartean abokatak, Madrilen egun hasten zen auzia bertan behera gelditu da. Auzitegiak beste data bat emanen die epaituei. Anartean, egunean miaketak izan dira hego Euskal Herrian, hala nola Lab sindikatak Bilbon duen egoitzan.

 

Pernando Barrena eta Aurore Martinek auziaren eteta galdegin dute.
Pernando Barrena eta Aurore Martinek auziaren eteta galdegin dute.

"Mate" izendatutako operazioan, Madrilen ezker abertzaleko arduradunen kontrako auzia egun hasi behar zela, auziperatu gehienak abokatarik gabe gelditu dira. Izan ere, Guardia Zibilak 16 pertsona atxilotu ditu goizeko 7etan, hego Euskal Herrian. Horien artean, hamabi aboakata. Dirua xuritzea, ogasunari iruzur egitea, eta ETAren barne izatea leporatzen poratzen diete.

Madrileko auzipetuek auzia etetea galdegin dute eta "berme gutirekin abiatzen" dela salatu du Pernando Barrena bozeramaileak. Azkenean, ateak hetsirik hartu da erabakia eta auzitegiak iragarri du bertan behera gelditzen zela epaiketa. Barrenak sare sozialen bidez esplikatu duen bezala, beste data bat eman diete auziperatuei.

Horrez gain, egunean zehar, Lab-en egoitza miatu du Guardia Zibilak. Segidan, egoitzan aurkitutako diru zama handi baten argazkia publiko egin du erakunde militarrak. Ainhoa Etxaidek adierazi duenez, Bilbon urtarrilaren 10eko manifestaldian bildutako diruaren xeka ari lirateke. Espainiar Barne ministeritzak adierazi duenez, "diru xuritzea" gain, 2012 eta 2013an 1 300 000 euro baino gehiagoko diru sarrera zergen zerbitzuei ez deklaratu izanaren susmoa legoke. Diru hori presoei emandako laguntza juridikoa ordaintzeko erabili litzateke. Horren gibelean, euskal presoen laguntza sarea desegiteko asmoa agertzen da.

 

Abokatu eta herritarrak

Hauek dira atxilotuak : Arantxa Aparicio, Aiert Larrarte, Onintza Ostolaza, Ainhoa Baglieto, Atxarte Salvador, Kepa Manzisidor, Jaione Karrera, Ane Ituño, Amaia Izko, Haizea Ziluaga, Eukene Jauregi eta Alfontso Zenon. Barakaldo, Tolosa, Zizur eta Arbizu beste lau pertsona arrastatu dituzte. Izko, Jauregi eta Ziluaga Madriden ziren gertatu denean, 35 militante abertzaleren auzian defentsa lanak egin behar baitzituzten.

Horrez gain, Tolosan Jon Mindegiaga, Barakaldon Javier Carballido eta Zizurren Nagore San Martin erean dute guardia zibilek. Arbizun, berriz, Fran Baldaren etxea miatzen ari direla eta Ainhoa Baglieto abokatua Hernanin abokatuek duten bulegora eraman dutela baieztatu du Naiz-ek. Bestalde, Lab sindikataren egoitzan dira guardia zibilak.

Halaber, herriko taberna ezberdinetan miaketak egin dituzte egunean zehar: Durangon edo Leioako Kurkudi tabernan, besteak beste (ikusi bideoa).