Kazeta
Oier Gomezen aldeko mobilizazioa Gasteizen. (Jaizki FONTANEDA/ARGAZKI PRESS)
Kazeta | 0 comentarios
Emmanuel Macronen garaipena ospatu zuten Baionan. ©Aurore Lucas

Estatu frantseseko emaitzekin konparatuz, errealitate ezberdina erakutsi dute datuek Ipar Euskal Herrian. Emmanuel Macronek bozen %25a eskuratu du, François Fillonek %21,5a eta Jean-Luc Mélanchonek %19,1a. Estatu mailan egin ez bezala, Marine Le Pen laugarren agertu da.

Kazeta | 0 comentarios
Christine Lazerges © DR

Frantses Justizia Ministroa Giza Eskubideen Aholku Batzorde Nazionaleko lehendakariarekin bildu da aste honetan eta euskal presoen hurbilketari begira kasu batzuk aztertzera engaiatu da.

Kazeta | 0 comentarios
Gas negargarriak igorri dituzte CRS-ek Gabadiko etxaldean elkarretaratutako herritarren kontra. © ELB

Poliziak gas negargarria jaurtikitu du Gabadin bilduak diren herritarren kontra. Domintxine eta Barkoxen ere ehunka herritarrek hegaztien hilketa trabatu nahi izan dute. Goizeko 9ak aldera, Estatuko ordezkariak hiru etxaldeetatik joanen zirela iduri zuen.

Iurre BIDEGAIN
Baionan Kantuzeko ekitaldia besten garaian. © Gaizka Iroz

Baionan Kantuz ekitaldiak hogei urte darama euskal kantuei espazio bat eskaintzen. Tuntuna elkartekoek apirilaren 22an urtemuga ospatuko dute egun osoko egitarauarekin.

Igor Susaeta 7K
Iaz EHZk brigada bat antolatu zuen Notre-Dame-des-Landesera.

Notre-Dame-des-Landes herriko ZADeko (Babestu Beharreko Gunea) lagunek Euskal Herria bisitatuko dute. Apirilaren 25etik maiatzaren 6ra Euskal Herrian gaindi ibiliko dira beren dinamikari buruzko azalpenak eskaintzeko.

Joseba AURKENERENA 0 comentarios
Joseba Aurkenerena iruditan.

IRITZIA- Aurten Sarako Idazleen Biltzarraren lehen eguna eta Aberri Eguna data berean ospatu zen, hots, apirilaren 16ean. Idazleak proposamen bat luzatu die idazleen biltzarreko antolatzaile baita sostengatzaileei ere.

Bernat Etxepare lizeo berriaren obrak iruditan.

Seaskaren Lagunak elkarteak 13 500 euroko emaitza egin dio Bernat Etxepare lizeo berriari. Seaska bere garapenean laguntzeko dirua biltzen segituko du.

Baigorri

Urte hasiera honetan 2016ko lehen hiruilan baino lau aldiz etorkin gazte gehiago hartu ditu Pirinio Atlantikoetako Departamenduak. Emendatze horrek zerbitzu sozialan baliabide eskasa agerian utzi du.

Arantxa MANTEROLA 0 comentarios

Koofizialtasunaren bidean, euskarak lurralde estatutua izatea planteatu du EAJk apirilaren 18an. Bere aburuz, Euskal Elkargoa horren bultzatzaile izan beharko litzateke. Gisa berean, hauteskunde giro honetan proposamena luzatu die Estatuko hautagaiei.

HAUTAGAI NAGUSIEN EMAITZAK
IPAR EUSKAL HERRIAN
 
  Hautagaiak Botoak  %
Emmanuel Macron 45.012  %25,06
 
François Fillon 38.753  %21,58
 
Jean-Luc Melenchon 34.468  %19,19
 
Marine Le Pen 21.738  %12,10
 
Jean Lassalle 13.815  %7,69
 

 

  

Karrusela
Cookies icon

Cookien erabilpena. kazeta.eus-k bere cookiak eta hirugarren batzuenak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko, azterketa analitikoak egiteko eta intereseko edukiak eta publizitatea eskaintzeko. Nabigatzen segituz gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu.