Maite UBIRIA BEAUMONT|02/11/2017 09:13
Arrokiagako etxalde bat erosteko diru bilketa hasi du Lurzaindiak

Arrokiagako etxalde bat erosteko asmoz diru bilketa abiatu du Lurzaindiak. Orotara 71.200 euro lortu behar ditu.

Kazeta|22/09/2017 10:25
Urdiñarbe: 92 urteko emazte bat zendu da sute batean

Adineko emazte bat zendu da Urdiñarben, bere ganbaran piztu den sutearen eraginez. Bere alabak sokorri zerbitzuak abisatu ditu. Suhiltzaileek emaztea hilik atzeman dute.

Kazeta|21/09/2017 16:05
Linky: hiru auzapez xiberotarren deliberoa bertan behera utzi ditu justiziak

Iruri, Ozaze-Zuhara eta Hauzeko auzapezek harturiko erabakiak bertan behera utzi ditu Paueko auzitegi administratiboak.

Kazeta|15/09/2017 17:18|0 commment
Linky: hiru auzapez xiberotarrei buruzko erabakia hurrengo astean

Irailaren 15 honetan, hiru auzapez xiberotar Paueko auzitegi administratiboaren aitzinetik pasa dira. Prefektura eta Enedisek haienak ez diren kontagailu elektrikoei buruzko erabakiak hartu izana leporatzen diete. Aste baten buruan ezagutzera emanen du deliberoa epaileak.

Kazeta|13/09/2017 13:05|0 commment
Linky: elkarretaratze bat auzitegira konbokatuak diren hiru auzapez xiberotarrentzat

Xiberoko Linkyren kontrako kolektiboak elkarretaratze bat antolatu du irailaren 15erako auzitegira konbokatuak diren hiru auzapezen sustenguz. Kontagailu elektrikoen instalazioaren kontrako erabakiak hartu izana leporatzen diete.

Idoia ERASO|27/07/2017 17:33|0 commment
Gaztela defendatu ondoren, Nafarroaren alde borrokatu den kapitaina

Joanikot kapitainaren istorioa kontatzen duen pastorala izanen da aurten, Altzai eta Lakarri herriek antolatuta. Igandean eta abuztuaren 6an emana izanen den antzezlanak Nafarroako Erresumak Noaingo gudua galdu zueneko garaira eramanen ditu ikusleak, 1521era. Arberoako Joanikoten emaztea izan zena, Hostako Maia, protagonista ere bilakatu du Joana Etxart idazleak. Jean-Pierra Rekalt izanen da aurten ere errejenta.

Kazeta|04/07/2017 12:35
Maryse Othart, Santa Graziko auzapez berria

Albert Aguiar auzapez ohiaren segida hartu du Maryse Othartek. Hautetsiek bere alde bozkatu dute ekainaren 30ean iragan zen herriko kontseiluan.

Artzen LETONA|28/06/2017 08:10
"Errezetak berriz egin behar izan ditut, dena neurtuz"

Pierre Etchemaite berrogeita hamasei urteko sukaldari larraintarra da. 1983an gurasoen segida hartu zuen eta aurten Maitena Birabenekin bere lehen errezeta liburua plazaratu du Marabout argitaletxearekin.

Muno Wieneck|22/06/2017 11:00
Atharratzeko urari buruzko pentsaketa eguna

Xiberoak bizi nahi du ezkerreko abertzale taldeak herritarrak gonbidatu ditu uraren kudeaketari buruzko eztabaida batean parte hartzea. Hain zuzen, ekainaren 24ean bilduko dira Atharratzeko Xahoenean.

Artzen LETONA|16/05/2017 15:42|0 commment
Euskara jalgi hadi enpresara

Mauleko Elkar enpresak euskararen alde urratsak egin ditu. Komunikazio sailean euskararen presentzia garatzeaz gain, iragan den Korrikan ere parte hartu zuen.

Page 1/ 5
ARGAZKI GALERIA
Bob EDME


Heldu diren asteetan 20 kartzela zeharkatuko dituen espetxe bira abiatu da azaroaren 16an. Baionatik Mont de Marsanera joan da euskal ordezkaritza. Lehen geldialdian bake prozesuan Estatuen engaiamendua aldarrikatu du Mixel Berhocoirigoin bakegileak.

ALBISTEA IRUDITAN
Juan Carlos Aresti, irabazlea


"Ibai izena duen eskualdea" mugaz gaindiko margo lehiaketaren sariak banatu dituzte azaroaren 15ean. Hendaia, Irun, Hondarribiko Herriko Etxeek, zein Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko Partzuergoak antolatzen duen ekimenaren lehen saria irabazi du Juan Carlos Aresti artistak. Otsailaren 16ra arte idekita egonen da erakusketa Bidasoako Interpretazio Zentroan.