Kazeta|09/05/2017 07:48
Macronen garaipena: ihardokipenak Ipar Euskal Herrian

Marine Le Peni tarte handiagoa atera ondoren, erraz gailendu da Emmanuel Macron Ipar Euskal Herrian. Lehen itzulian, tokiko hautetsien gehiengoak bere alde jo zuen. Ildo bera segituz, begiz onez ikusi dute Estatu frantseseko lehendakari berriaren garaipena.

Kazeta|08/05/2017 00:15|0 commment
Emmanuel Macronek emaitza hobeak egin ditu Ipar Euskal Herrian

Emmanuel Macron aise izan da garaile Ipar Euskal Herrian bigarren itzulian, eta Estatu frantseseko emaitzekin konparatuz tarte handiagoa markatu du Marine Le Pen Front Nationaleko hautagaiarekin.

Kazeta|07/05/2017 20:05|0 commment
Emmanuel Macron da Estatu frantseseko lehendakari berria

En Marche mugimendu gazteko buruak argiki irabazi ditu Errepublika frantseseko lehendakaritzarako hauteskundeak. Eskuin muturreko ordezkaria, Marine Le Pen, atzean gelditu da baina bere aitak 2002an baino boz gehiago bildu ditu.

Kazeta|20/03/2017 15:00
Lehendakaritzako hauteskundeak: hamaika hautagaiak aurkeztu dituzte

Martxoaren 18an lehendakaritzako hauteskundeen hamaika hautagaiak aurkeztu ditu Kontseilu Konstituzionalak. Jean Lassalek beharrezko sostengu kopurua gainditu duen bitartean, Michèlle Alliot-Marie ez da helmugara ailegatu.

ARGAZKI GALERIA- Baionako bestak
Isabelle MIQUELESTORENA


Arrakasta handia ukan du haurren egunak Baionan. Eguzkia lagun, egun osoko egitarau zuten tipienek, entzierrotik hasiz, Poterneko pik-nikaraino. Egitarau alternatiboa ere izan dute Patxa Plazan, besteak beste, herri kirolekin.

IRUDITAN
Isabelle MIQUELESTORENA


Iaz, Nizako gertakariek egitaraua aldarazi bazuten ere, aurten ohiko hitzorduekin iraganen dira beste horiek. Lehen ekimenetan agerikoa zen herritarrek zuten besta egiteko gogoa.