Gotzon Aranburu|7K
Altzoko Handiaren arrastoari segika

Zinemaren magiari esker, Altzoko Handia Euskal Herri osoan eta gure mugetatik kanpo ere ezaguna egingo da. Haren bizitzak, pozek eta tristurek, herri txiki baten memoria kolektibotik pantaila handira jauzi egin dute. Guk kontrako ibilbidea egin nahi izan dugu, Migel Handiak Altzon utzitako arrastoari segitu nahi izan baitiogu, benetako Migel nor eta nolakoa izan zen jakiteko eta «Handia» pelikulak Gipuzkoako txoko honetan zer-nolako eragina izango ote duen aurreikusi nahian.

Amagoia Mujika|14/10/2017 20:11|0 commment

Etxahun Lekue izan da onena Tolosako final laurdenekoan. Saio honekin itxi da fase hau eta hurrengo faseko zerrenda osatu: Oihana Iguaran (714), Alaia Martin (712), Miren Amuriza (700,5), Nerea Ibarzabal (698,5), Agin Laburu (686), Iñaki Apalategi (685), Julio Soto (678,5), Unai Agirre (674,5), Jon Martin (673,5), Etxahun Lekue (673), Maddalen Arzallus (670), Nerea Elustondo (665,5), Jon Maia (662,5), Jone Uria (662), Nahikari Gabilondo (661,5), Miren Artetxe (661,5), Beñat Iguaran (655,5) eta Aimar Karrika (651,5).

Ariane KAMIO|GARA
Sarrionandiari aitortza

Joseba Sarrionandiarenganako esker oneko jardunaldiak egingo dituzte Iurretan urriaren 24tik 28ra. Idazlearen obra erdigunera eramango duten hainbat proposamen batuko ditu Udalak, haurrentzako ipuin kontaketetatik abiatu, hitzaldietatik pasatu eta errezitaldietaraino. Egitarauko ekitaldi nagusia urriaren 28an egingo da. Bertan estreinatuko da Peru Magdalenak eta Pello Salaberriak zuzendu duten «Joseba Sarrionandia: Hemen eta han» dokumentala.

GARA|GARA

Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken final-laurdena jokatuko da bihar, Tolosan. Beotibar pilotalekuan izango da saioa, 17.00etatik aurrera. Amaitu dira saiorako sarrerak eta, beraz, ez da egunean bertan leihatilarik zabalduko. Aretora sartzeko ateak 16.00etan irekiko dira.

Kazeta|10/10/2017 16:00|0 commment
Euskal Herria Sormen Saria irabazi du Asisko Urmeneta marrazkilariak

Marabili jaialdiak lehen Euskal Herria Sormen Saria Asisko Urmenetari ematea erabaki du. Artistaren ibilbidea eta euskararekiko duen lotura kontutan hartu du epaimahaiak. Hemendik aitzina, bi urtetik behin aitorpena eskainiko du festibalak.

Amagoia Mujika|08/10/2017 19:55
Nerea Ibarzabalek Zumaiako plaza eta lehen tokia konkistatu ditu

Zumaiako Aitzuri pilotalekura bildu dira 700 bertsozale, arratsaldeak zer emango. Bertsozalea bertso onak txalotzeko gogoz eta bertsolariak puntak marrazten arratsalde osoan. Konbinazio interesgarria. Giro oso ona egon da.

Xabier Izaga Gonzalez|GAUR8
«Letrak eta musika jorratzeko, beti izan dugu kontuan beste batzuek egindako bidea»

Hatortxu Rock jaialdian eman zuten kontzertu gogangarria Betagarriren agurra izan zen. Taldeko abeslari Iñaki Ortiz de Villalbak proiektu berri bati ekin dio jada.

amagoia.mujika@gaur8.info|GAUR8
«Euskarak bluetooth-a dauka; kablerik gabe erabiltzen da eta esaldietan askatasun handia dago»

Booktegi.eus euskarazko liburuak dohainik eskaintzen dituen plataforma digitala da. Oraintxe bete dira sei hilabete martxan jarri zenetik eta Aritz Branton da bultzatzaile nagusia, duela hamabi urte euskararekin harrapatuta geratu zen filologo eta itzultzailea.

Idoia ERASO|06/10/2017 10:35|0 commment
Munduko doinuak elkartuko ditu Haizepegi festibalak

Urruaren 6tik 15era iraganen den Haizebegi jaialdiak musikaren munduak Baionara ekarriko ditu. Arteak eta musikak gaur egun gure gizartean duen tokiari buruz gogoetatiko dute, besteak beste. Munduko herrialdeen artean, Kolonbiaren egoera aurkeztu eta aztertuko da bereziki.

Iurre BIDEGAIN|06/10/2017 08:15
"Azken diskoan arriskuak hartu ditut, besteetan baino gehiago"

"Zuhaitzak ez du beldurrik" deituriko disko berria plazaratu du Xabi San Sebastian musikariak. "Misteriotsua" den ekoizpenean esperimentazioa egin duela dio artistak. Luhuson bakearen aldeko ekimenean aurkeztu ondoren, Baionako Kalostrapen arituko da urriaren 7an.

Page 1/ 48
Aurrerapen KANTUA

Loading player...


Berri Txarrak taldearen 9. estudio lanaren lehen aurrerapen kantua da 'Infrasoinuak'. Izenburu bereko diskoa Bill Stevenson eta Jason Liveromorek ekoitzi dute eta 2017ko azaroaren 24an argitaratuko da, taldearen beraren zigilupean (Only In Dreams).

ALBISTEA IRUDITAN
Miseria ukatzeko elkartuak
Isabelle Miquelestorena


Urriaren 17an iragaiten den Miseria ukatzeko egunaren karietara, elkarretaratze bat antolatu zuten Baionako herriko etxearen aitzinean. Urriaren 17 deituriko kolektiboak antolatu zuen ekimenean lekukotasunak entzun ahal izan zituzten parte hartzaileek.