Iurre BIDEGAIN|18/12/2017 17:10
Aritz Arginzoniz eta Aitzol Iriondoren kontrako epaiketa abiatu da Parisen

Bi euskal presoei 2007ko lapurreta batean parte hartzea leporatu diete. Abenduaren 21a arte iraunen duen auzia abiatu da gaur Parisko asisetan. Arginzoniz eta Iriondok hitza hartu ondoren, arratsaldean terrorismoaren kontrako poliziaren txanda izan da. Azken horrek ETAk borroka armatua berriz hartuko duela pentsatzeko "elementurik ez duela" baieztatu dio epaileari.

Kazeta|18/12/2017 12:40
Presoen arloan urratsak egin direla goraipatu du Foro Sozialak

Euskal presoen aferan aitzin urrats garrantzitsuak egin direla uste du Foro Sozialak. Haatik, "oraindik ondorio nabarmenik ez dela lortu" azpimarratu du. Euskal gizartea zein Ipar Euskal Herriko instituzioen papera goraipatu du.

Maider Eizmendi|7K
Ada Parellada

Asteko jatorduak planifikatzea, erosketak zerrenda baten arabera egitea, janariak tamainan zerbitzatzea... Errazak diruditen neurriak dira, baina ez ditugu betetzen eta, hori dela eta, astero janari mordoak amaitzen du zaborrontzian. Ada Parellada sukaldari katalanak arazo globala dela dio, baina nork bere etxean egiten duen lana ere baliagarria dela uste du horri konponbidea jartzeko. Horretarako zenbait pauso zehaztu ditu.

Idoia ERASO|15/12/2017 14:40|0 commment |
Irtenbide administratiborik ez Baionako harrera zentroko errefuxiatu gehienentzat

Baionako harrera zentroko errefuxiatu gehienei ez diete asilo aukerarik eman. Horren eraginez, Pauera igorriak izanen dira asteartean zentroak ateak hetsiko dituenean. Etorkinekin kolektiboak mobilizazio bat prestatu du Baionan abenduaren 19rako.

Kazeta|15/12/2017 12:02
EH Bildu, Geroa Bai, Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak Etxauzia laguntzea salatu du UPNk

Nafarroako Gobernuan gehiengoan dauden lau indarrek "Ezker abertzale frantsesaren" egitasmoa finantzatu nahi izatea salatu du UPNk. Etxauzia elkartea "Iparretarrak erakunde terroristari loturiko kideez osatua" dela salatu du.

Iurre BIDEGAIN|15/12/2017 10:44|0 commment
Etxepare lizeo berriaren alde jo du Donostiako Herriko Etxeak

Donostiako Herriko Etxeak Bernat Etxepare lizeoaren aldeko kanpaina sostengatu du. "Hazten gaitu, hazten dugu" kanpainaren karietara saldutako hogei sagarrondo landatu dituzte abenduaren 14ean Ametzagaña parkean.

Iurre BIDEGAIN|15/12/2017 08:20|0 commment
Herriko etxe berri bat ukanen du Baigorrik

Baigorriko Herriko Etxea lekuz aldatuko da eraikin berri batera. Obrak hasiak dira eta urte batez iraunen dute. Gaur egungo herriko etxea komertzio eta elkarteen esku ezarriko dute.

Kazeta|14/12/2017 11:05|0 commment
Etxepare lizeoaren aldeko kanpainak segitzen du

Bernat Etxepare lizeoak sostengu kanpaina udaberrira arte luzatzea erabaki du. Falta diren 100.000 euroak lortzeko sagarrondoak saltzen segituko du. Abenduaren 16rako beste sagarrondo banaketa bat antolatu du.

 

Kazeta|14/12/2017 09:33|0 commment
Parisen epaitutako ETAko kideen deklarazioa goraipatu dute Brisson, Bru eta Etchegarayk

Jean-Serge Nérinen hilketarengatik doluminak adierazi dituzte Parisen epaituak diren ETAko lau kideek. Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko lehendakaria, Max Brisson senataria eta Vincent Bru diputatuak deklarazioaren balioa azpimarratu dute Gara egunkarian.

Haritz LARRAÑAGA|14/12/2017 08:15|0 commment
"Aldudeko Ibarreko etxe hetsiei" buruzko egitasmoa

"Leiho hetsiak" dituzten etxe hutsak biziarazteko egitasmoa abiatu du Aiba elkarte aldudarrak. Proiektuaren xedea etxebizitza bat eskuratu nahi duten gazteei erraztasunak eskaini eta eskualdeari bizia ematea da.

Page 1/ 290
#BTN17
Colina: "Nire burua ikusi nuen borrokan. Ikusten nuen aukerak egon zitezkeela aurrera egiteko"
INFO7 IRRATIA
Loading player...

Lo gutxi eginda erantzun ditu gure galderak gaur Sustrai Colina bertsolariak. BECen egindako lanarekin hasetuta "nire burua borrokan ikusi nuen, ikusten nuen aukerak egon zitezkeela aurrera egiteko, eta prest nengoen etor zitekeen guztirako" esan digu Colinak. Gustora gelditu zen lanen inguruan galdetuta "arratsaldeko bi ofizioak" esan du asko pentsatu gabe, eta gehitu "beste pitzelakada batzuekin ere bai".

ARGAZKI GALERIA
Jon URBE & HATORTXU ROCK


Berezia izan zen 20. edizioa baina ez 21. bat egin beharrik ez izateko adina eta Hatortxu Rockek urteroko hitzorduari eutsi dio gaur Atarrabian.