Jose Javier Oses Mont de Marsaneko kartzelara lekualdatu dutela iragarri du Etxerat elkarteak sare sozialen bidez. Hurbilketa dela eta, euskal preso bakarra dago gaur egun Mont de Marsaneko kartzelan.
Tafallako euskal presoa, Ugaitz Errazkinekin batera, 2012ko ekainean atxilotu zuten Albin. Zortzi urteko kondena agindu zioten Osesi iazko azaroan iragan zen auzian.
Mont de Marsaneko kartzelan egon diren azken euskal presoak Aratz Gomez, Arkaitz Saez eta Zuhaitz Errasti dira. Gomez eta Saez lapurtarrak askatu zituzten urrian.
Basque Country
Armagabetzearentzat ateak zabalik
Basque Country
Sanoki: Senpereko euskara eta gazteendako arnasgune berria
Basque Country
Korrika arrakastaz iritsi da helmugara
Basque Country
Korrikarekin batera 36 migratzaile muga pasatzen lagundu zituen eragile talde batek
Music