Kazeta

Bioaniztasuna, eguneroko borroka bat Lurramaren gazaitarentzat

Hiru egunez bioaniztasunaren gaia defendatuko du Philippe Pointereauk. Eguneroko borroka bat dela dio 2017ko Lurramaren gazaita denak.

Laborantza alternatiboaz gogoetatzeko lekua da Lurrama bisitarientzat © Bob Edme
Laborantza alternatiboaz gogoetatzeko lekua da Lurrama bisitarientzat © Bob Edme

Eguneroko borroka da bioaniztasunaren zaintzea. Hori da behintzat Philippe Pointereauk dioena. Denbora luzean sobera baztertua izan den gai bat dela deitoratu du  2017ko Lurramaren gazaita denak saloiaren lehen egunean.

Jendeak bioaniztasunaren aldeko engaiamendua bere eguneroko ekintzetan barneratu behar duela uste du. Ura, airea, paisaiak... Hainbat elementu dira oraindik salbatzen ahal direnak agrononomoa ere denaren aburuz.

"Arazoa da ahantzi dugula nola zen lehen" gehitu du. Sagarroiaren adibidea eman du froga gisa. Animalia hori hirian bide erdian leherturik ikusi orduko harritzen omen da jendea gaur. "Alta lehen sagarroiak nonahi aurki zitezkeen hirietan". Datu esanguratsu bat eman du batez ere. Bere erranetan, Estatu frantseseko pentzeen %2k mitxoleta ez den beste landare bat erabiliko lukete.

Hala ere "baikorra" dela ziurtatu du Pointereauk. Euskal Herria miresmenez so egiten duela erran du. "Zuen herria benetako laboratorioa da laborantza alternatiboarentzat. Lurramak erakusten du deus ez dela oraindik arras galdua".