Kazeta

Urdiñarbe: 92 urteko emazte bat zendu da sute batean

Adineko emazte bat zendu da Urdiñarben, bere ganbaran piztu den sutearen eraginez. Bere alabak sokorri zerbitzuak abisatu ditu. Suhiltzaileek emaztea hilik atzeman dute.

Maule, Oloroe, Atharratze, Donapaleu eta Nabarrengosetik joan dira suhiltzaileak.
Maule, Oloroe, Atharratze, Donapaleu eta Nabarrengosetik joan dira suhiltzaileak.

Sute bat piztu da Urdiñarbeko etxebizitzako lo gela batean. 92 urte zituen hildako emaztea ohean hilda atzeman dute suhiltzaileek.

Emaztearen alaba izan da abisua eman duena. Gertatukoa dela eta, xok egoeran zegoenez Paueko ospitalera eraman behar izan dute.

Maule, Oloroe, Atharratze, Donapaleu eta Nabarrengosetik joan dira suhiltzaileak Urdiñarbera. Orotara, hogei bat suhiltzaile hurbildu dira. Sua itzaltzea lortu dute baina bertan gelditu dira gertatutakoa aztertzeko.