Kazeta

EEP eta Euskaltzaindiaren arteko hitzarmen berria

2017-2022 epealdirako hitzarmen berri bat izenpetu dute Euskararen erakunde publikoa (EEP) eta Euskaltzaindiak. Argitalpenak, toponimia, eta hizkuntza maila dira lerro nagusiak.

EEP eta Euskaltzaindiak 2017-2022 epealdirako hitzarmen berria izenpetu dute Baionan. © Euskaltzaindia
EEP eta Euskaltzaindiak 2017-2022 epealdirako hitzarmen berria izenpetu dute Baionan. © Euskaltzaindia

Uztailaren 24ean, Baionan 2017-2022 epealdirako hitzarmen berria izenpetu dute Euskararen erakunde publikoa eta Euskaltzaindiak. Bi entitateek adierazi duten bezala, “jadanik indarrean den partaidetza iraunkortzeko eta indartzeko xedez” hitzarmen berri hori adostu dute. EEPk oroitarazi duen bezala, aurten 160.000 euro eskaini dizkio Euskaltzaindiari, 2016an baino 20 000 euro gehiago.

Hitzarmen horren lerro handienen artean, Euskaltzaindiaren argitalpenen sustapena, edo haren gizarteratzea aurkitzen dira besteak beste. Euskararen erakunde publikoak lagunduko duen argitalpen nagusia Jagon jardunaldien XXI. txosten eta adierazpenetatik ateratako liburukia izanen da: Euskal elkargoaren sortzea, eta euskararen geroa.

Bestalde, euskarazko toponimian lana aintzinatu behar dela diote EEP eta Euskaltzaindiak. Horretarako, Euskaltzaindia da adituena. Hots, toponimo arautugabeei buruzko grafia arautu bat proposatuko du berriz ere Euskaltzaindiak. Bestalde, toponimia grafian lan egiten duten profesionalak laguntzeko, formazioak antolatzen ahalko ditu Euskaltzaindiak.

Hizkuntza gaitasuna jomugan ukanen dute ere bi eragileek. Hor ereformakuntzak antolatzen ahalko dituzte  Ipar Euskal Herriko profesionalentzat, edozein arlotik jinik, kazetaritzatik edo irakaskuntzatik adibidez, beren euskara maila hobe dezaten. Helburua izanen litzateke C1 maila lortzea