Kazeta

CGT Euskal Hiri Elkargoko sindikatu nagusia da

Euskal Hiri Elkargoko langileen ordezkariak hautatzeko bozketa iragan da astearte honetan.

Euskal Hiri Elkargoko lehen hauteskunde profesionalak izan dira gaur. Xiberotik hego Lapurdira, langile guziek zuten bozkatzeko posibilitatea eta CGTri eman diote gehiengoa.

Bozen %40a (253 boz) jaso du lehenak , CFDTek berriz, %37a (236 boz) eta LABek %23a (144 boz). Batzorde teknikoko sei ordezkariak hautatzeko balio dute emaitza horiek.

Euskal Hiri Elkargoak 1.200 funtzionario ditu. Horietarik 984ek izena eman zute bozka zerrendetan eta 647k baliatu dute eskubide hori, hots %66ak. Azken bozketa 2014ean izan zen, baina orduko hamar herri elkargoetan iragan zen. Geroztik Euskal Hiri Elkargoa sortu denez, berriz antolatu dira. Sindikatuak jada ondokoari begira daude, 2018 izanen baita. Aldi huntakoak beroketa baizik ez ziren.