Kazeta

Pantxo Michelenari azken agurra

Kanboko hautetsi eta militante abertzaleari omenaldia eginen diote larunbata arratsaldean.

Pantxo Michelena.
Pantxo Michelena.

Bihar, maiatzaren 27an, Pantxo Michelenaren omenaldia iraganen da arratseko 6etan, Kanboko Azantza kultur etxean. Hilabete hasieran zendu zen Kanboko militante aberzale historiko, eta haren kideek dioten bezala "aki ezina".

Urte askotan Kanboko eskola publikoko errienta izan zen. Erretreta hartua zuen bainan biziki aktiboa izaiten segitu zuen, presoen alde, euskararen alde... Azken urte hauetan Kanboko lehen zerrenda abertzalearen osaketan parte hartu zuen eta 2014ean herriko kontseilari hautatua izan zen.

Kanbotik kanpo ere lanean aritu izan zen. Lapurdi 1609 elkartea laguntzen zuen eta pasa den urteko Sarako kabalkadaren idazleetariko bat izan zen. Orain hasten den legabiltzarreko kanpainan ere buru belarri sartua zen Pantxo Michelena.