Kazeta

Ipar Euskal Herriko lau musika talde ikusteko parada KAZETA.EUSen

Zoo, Fusible, Tristan Mourguy eta Horeba zein Solte taldeek kontzertuak eskainiko dituzte maiatzaren 20ean Oiartzungo Pagoa kafe antzokian. Emanaldirako sarrerak lortu daitezke KAZETA.EUSek sare sozialen bidez antolatu duen zozketan.

Kontzertuak 22.00etan hasiko dira Pagoa kafe antzokian.
Kontzertuak 22.00etan hasiko dira Pagoa kafe antzokian.

"Iparraldeko gaualdia" antolatu du larunbaterako Oiartzungo Pagoa kafe antzokiak. Ekimenaren karietara, Ipar Euskal Herriko lau talde oholtza gainera igoko dira 22.00etatik aitzina. Zoo, Fusible, Tristan Mourguy eta Horeba zein Solte taldeak, hain zuzen. KAZETA.EUSek kontzertuetara joateko parada eskainiko du.

Sare sozialen bidez zozketa bat antolatu du. Bi pertsonentzat lau sarrera eskainiko ditu, hain zuzen. Gaurtik, urtarrilaren 19a arte parte hartzeko parada eskaini du. Horretarako, Twitter eta Facebook bidez gaualdiari buruzko informazioa zabalduko du. Sarrerak irabazi nahi dituen orok mezuak partekatu beharko ditu.

Maiatzaren 18an, irabazleen izenak jakinaraziko ditu. Horiek sarrerak Pagoa kafe antzokian berreskuratzen ahalko dituzte egunean bertan.

Xantza on!