Kazeta

Panpi Portugal kantaria zendu da

Euskal kantaria zendu da 59 urte zituela. Panpi Portugal Ipar Euskal Herriko kantagintzan ezaguna zen. Ehorzketak apirilaren 29an iraganen dira 10.30etan Bankako elizan.

Panpi Portugal bankarra zen.
Panpi Portugal bankarra zen.

Panpi Portugal kantaria zendu da apirilaren 26ean. Bere etxean atzeman dute goizean. Bankako herritarrak duela hogeita bost bat urte bere ibilbidea hasi zuen musikaren munduan. Euskal Herria eta Belgikan jotzeaz gain, Estatu Batuetan gaindi ere ibili zen euskal diasporari esker.

Hainbat disko plazaratu ditu. Hala nola, "Irrintzina Ibañetan", "Amodioa zoin den zoroa" eta "Pestak Herrian". Azken horrek Euskal Herriko bestetan kantatu ohi diren abestiak biltzen ditu.