Kazeta

Ipar Euskal Herriko lau herritan ahate guztiak hilko dituzte

360.000 ahate akabatuko dituztela iragarri du Stéphane Le Foll Laborantza ministroak. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Bidaxune, Akamarre, Gixune eta Samatzeko herrietan ahate guztiak akabatuko dituzte.

Pirinio Atlantikoan 360.000 ahate akabatuko dituzte.
Pirinio Atlantikoan 360.000 ahate akabatuko dituzte.

Abenduaz geroztik, Estatu frantseseko hego-mendebaldean ahate eta oilo haztegiak gogor kolpatzen ari den hegazti-gripeari aurre egitearren hartutako neurriek gaitza zabaltzea ekidin ez dutela ikusirik, Stephan Le Foll Nekazaritza ministroak prebentzioz Landetako 360.000 ahate akabatzeko agindu du, beste neurri batzuen artean, Garako artikuluak azaldu duenez.

Ipar Euskal Herrian ez da H5N8 birusik sumatu baina, Landak hurbil direla eta, Bidaxune, Akamarre, Gixune eta Samatzeko ustiategi guztietako hegaztiak ere hil beharko dituzte. Erabakiaren xedea "birusaren hedapena oztopatzea da", Ministroak aipatu duenez.

Produkzioa eten behar izan duten ustiatzaileentzat lehenbailehen laguntzak banatuko direla hitzeman du gobernuak. Hain zuzen, laguntza ekonomiko horiek udaberrian alegatu beharko liratekeela erran du. Ministroaren erranetan, arazoei aurre egiteko eta iraupena ziurtatzeko, Le Follek sarea neurriei egokitzeko beharra nabarmendu du.

Ipar Euskal Herrian ere arrangura piztu da, batez ere ekoizle batzuengan. Jean-Michel Berho Domintxineko ekoizleak Bidaxuneko ekoizle batekin lan egiten du. Bere aburuz, ez da "asaldatu" behar". Bere iritziz, hegazti gripearen arazoa ez da "animaliei lotua, baizik eta kamioiei". Hots, "garraioari". Ekoizlearentzat aterabide bat litzateke kamioi egokituak erabiltzea, baina horrek "inbestimendua suposatuko luke".